Osatzen-ek, berriro ere, ebidentzia zientifikoaren defentsarekiko duen konpromezua adierazi nahi du, elkarte zientifikoa den neurrian.
Horregatik, adierazpen honekin bat dator.
Ebidentzia, medikuntza modernoaren zutabeetako bat da, beti ere horrela izan ez bada; urteetan tratamendu ezberdinak eman izan dira aurretik bere eraginkortasuna eta segurtasuna ziurtatu gabe. Batzuk eraginkorrak izan ziren arren, beste askok ondorio kaltegarriak eragin zituzten.
Gizakiaren historian ezaguera zientifiko gehien metatu den garaiean, badira inolako eraginkortasun eta segurtasunik frogatu gabe diziplina mediko gisara jardun eta pazienteengana hurbildu nahi duen sasizientzia ugari.
Adierazpen honen sinatzaileok, guztiak osasungintzan edo zientziatako beste arloetako profesionalak, kazetariak eta besteak, badakigu gure ardura legala zein etikoa, pazienteei tratamendurik hoberena eskeintzea eta beraien osasuna zaintzea dela; horregatik, komunikabideetan agertu den homeopatiko sendagaien arautze eta onarpen prozesu hasieraren berriak, osasun langile, zientifiko eta herritar gisa, kezkatzen gaitu eta horren aurrean zerbait egin behar dugula iruditzen zaigu.
Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios (AEMPS)-ko zuendariaren esanak ”Homeopatiko botika guztiek ez dute zertan eraginkortasuna azaldu behar” eta “segurtasuna ez da entsegu kliniko bereziren bidez azaldu beharrik” gure kezka areagotu besterik ez du egiten.
Guztia honengatik, hau eskatzen dugu:
- Entsegu kliniko bidez gutxienez plazeboa baino eraginkortasun eta segurtasun maila handiagoa frogatu ez duen tratamendua ez onartzea. Indikaziorik gabeko ustezko sendagai homeopatikoen arautzea kontraesan hutsa denez, arbuiatu behar da. Indikaziorik ez badu, zertarako eman?
- AEMPS-k, onartuak izan arren, plazeboa baina eraginkortasun handiago ez duen edota neurriz kanpoko ondorio kaltegarriak dituen edozein motatako sendagaiak, merkatutik atera ditzan
- Osasun, Gizarte-zerbitzu eta Berdintasun Ministeritzak edo osasungintza alorreko gainerako autoritateek, zientifikoki demostratu gabeko sendatzeko gaitasuna edo osasunerako onurak dituela esaten duen produktuen ekoizleak persegitu ditzala.
- Espainiako Mediku Elkargoen Kontseilu Orokorrak / Mediku Elkargoko Erakundeak. Kode Deontologikoaren 26.artikuluan oinarrituz, ebidentzia frogatu ez duten tratamenduak agintzen dituen medikuen jarduna gaitzetsi dezala.
Ekimen honekin bat egin dezakezu: http://nosinevidencia.wordpress.com/