
Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Kontzeptuetatik abiatuta, mina (‘dolus’), haserrea, egun «perfektuak», itxaropena eta oroimena barne hartu ditugu. Sendatzaile zaurituak eta zauritu sendatzaileak. «Historia oroimena da itxaropenaren zerbitzura».
http://bagabigablog.blogspot.com.es/2014/03/aulki-hutsak.html
Hasi berri den urte hontan Osatzenen zineforumarekin jarraitzeko intentzioa dugu.
Datorren 21 ean arratsaldeko 6retan elkartuko gara, beti bezala Deuston dugun sedean (Blas de Otero 10, Bajo dcha), doluaren inguruan hitz egiteko.
Iñaki Peñaren Aulki Hutsak ikusi eta berarekin solasaldian aritzeko aukera izango dugu. Anima zaitezte!
‘Aulki Hutsak’ dokumentala. Making of from Arteman Komunikazioa on Vimeo.