Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

BEGIRADA OSASUNGARRIA

EUSKAL HERRIKO LEHEN ARRETAKO I JARDUNALDI KOLABORATIBOAK
I JORNADAS COLABORATIVAS DE ATENCIÓN PRIMARIA DEL PAÍS VASCO

Ongi etorria Euskal Herriko Lehen Arretako lehen jardunaldi kolaboratiboetara.

Bilbon ospatuko ditugu azaroaren 8an eta 9an eta gure asmoa, berritzaileak izateaz gain, normalean lan egiten dugun mundu ikuspegia aldatu eta handitzeko balio izatea da.

Jardunaldi kolaboratiboak deitu ditugu, beste askoren lehenak izatea espero dugulako, beren elaborazioan kolaboratzen ari garen elkarte bakoitzaren mugak gainditu nahi dituztelako. Gure helburua begirada “zabalagoa” ezartzen lagunduko digun benetako talde-lana egiten saiatzea da.

Sortzaileagoak izatea nahi dugu eta, horretarako, hainbat era eta metodologia ezberdinak erabili ditugu. Bilboko auzo bateko auzo-etxe batera joan gara, hitzaldi magistralak gutxitzen saiatu gara eta gogoeta-espazio berdintasunezkoagoak irekitzea nahi izan dugu. Oraingo honetan, Zientzia Medikoan eta bere aplikazioan zentratu beharrean, Osasun Publikoan eta Medikuntza Sozialean kokatu nahi izan dugu.

Begirada izendatzea arazo korapilatsua izan da. Azkenean, “osasungarria” deitu dugu, jardunaldi hauetan osasunaren determinatzaileak osatzen dituzten elementu desberdinetan arreta jarri nahi dugulako eta ez bakarrik osasun arretan. Horretarako, antropologoekin, farmazialariekin, arkitektoekin, herritarren elkarteekin, ikasleekin, etab. jarri gara harremanetan. Gure ustez, haien ekarpenak errealitatean sakontzeko eta osasun arloan gure ezagutza eta praktika eraldatzeko balioko dute.

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Batzorde hau kolaboratiboa da, asko gara, toki ezberdinetakoak, zerbait berria egin nahian.

Batzorde hau Lehen Arreta guztia da zentzu zabalenean, ikasleetatik ikertzaileetara, herritarren elkarteengatik pasatuz.

Batzorde honek osasuna baldintzatzen duen guztian zentratu nahi du, baldintzatzaileak deitzen ditugun horietan eta ez bakarrik osasun sisteman.

Eta amaitzeko, batzorde honek, beste modu batera ere egin nahi du, auzo batean, elkarrizketa horizontalagoekin eta gogoeta-espazioak ahalbidetuz.

Gauden guztiok Lehen Arretakoak gara, baina ez gaude arreta-maila honen parte diren guztiak. Jardunaldi hauen antolaketa lehen urrats garrantzitsua dela uste dugu, baina batzorde honen borondatea da, etorkizuneko edizioetan, ezinbestekoak diren beste eragile batzuk sartzen jarraitzea, gero eta indartsuagoa izan dadin eta “begirada osasungarri” zabalagoa eta osatuagoa lortzeko.

Elkarte bakoitzeko arduradunak:

OSATZEN / @osatzen / Gorka Maiz, Mikel Baza, Koldo Nistal eta Irma Mugica
OSALDE / @OSALDE_OP / Agurtzane Ortego eta Esther Etxegarai
OPIK / @Opik_ikerketa / Unai Martin
EHLAES / @EHLAES_ / Ander Lopez de Heredia eta Leire Garate
SEFAP / @Sefap_FAP / Nekane Jaio
MEDICOS MUNDI / @medicusmundibiz / Ines Egino
FEDERACIÓN DE ASOCIACIONES VECINALES DE BILBAO / @aavvbilbao / Celina Pereda
ASOCIACIÓN DE CONSUMIDORES DEL PAIS VASCO (EKA) / @EkaAcuv / Koldo Nabaskues

PROGRAMA

Ostirala 08/11

ARRATSALDEA
15:00-16:00 Dokumentazioaren banaketa
16:00-16:30 Aurkezpena
16:30-17:30 HITZALDIAK

4 hizlarik 4 gai aurkeztuko dizkigute 15 minututan, bigarren tarte batean eztabaidatu eta garatzeko guztion artean.

1. ELIKADURA: Pozoia emon. Gaixotzen gaituen elikadurarantz bidaia

Janire Txirapozu Basoa (Bidezko Elikadura – Justicia Alimentaria)

Bidezko Elikadura GKE-an lan egiten duen ingeniari agronomoa. Elikadura industrializatuaren eragina ikertu eta salatzen duen erakundea da hau, administrazioek beraien arduren kargu egin, egoera geldiarazi eta elikadura osasuntsu bat posible egiteko neurriak proposatzen dituena.

Gaur egun, azukre erantsi, gatz eta gantz ez-osasungarridun elikagaien gehiegizko kontsumoagatik gaixotzen ari gara, tabakoaren eta alkoholaren gainetik osasuna galtzeko lehen faktorea izatera iristeraino. Gainera, ez du eragin berdina biztanleria osoan, genero eta gizarte gradiente argia baitago (klase altua vs klase baxua, gizona vs emakumea).

Gizarte maila eta genero gradientea kontuan izanik, eraginkorrak, nahikoak eta sozialki justuak al dira gizartea jokabide osasungarriei buruz sentsibilizatzeko neurriak? Zeintzuk dira elikadura txarrak dakartzan gaixotasunen kontra egiteko politika publiko eraginkorrak?

2. GENEROA ETA OSASUNA: “Degeneratuak” Generoari buruzko gogoeta medikuntzaren esparruan

La Santa Mari(c)a

“Santa deitzen naute eta Medikuntza ikaslea, idazlea eta aktibista naiz.

Azken urteotan, erakunde medikoen eta subjektibitatearen produkzioaren arteko interakzioari buruz hausnartzen saiatu naiz. Hain zuzen ere, nola Psikiatrikoak, Ospitaleak eta Medikuntza Fakultateak identitate patologikoa eraikitzeko iturri eta legitimazio gisa funtzionatzen duten, “zoroak” eta “degeneratuak” patologizazio prozesu horren paradigma ardatz hartuta.”

Hitzaldi honetan arreta berezia jarriko dugu bigarrenean, identitate “degeneratuan”, non trans, intersexualak, maritxuak, bollerak eta abar sartzen diren. Azken batean, genero sistema hegemonikoan sartzen ez diren identitate guztiak.

Trebakuntza honen helburua ez da hainbeste diskurtsoa sortzea, baizik eta, metodo zientifikoa (de) eraikitzera gonbidapena da, gure gaur egungo praktika klinikoan heterosexualitatea edo genero binarismoaren botere diskurtsoak erreproduzitzen ditugun azpimarratuz.

3. ARRETA EREDUAK

Carlos Ponte Mittelbrunn

Mediku erretiratua, barne medikuntza eta medikuntza intentsiboan egin du lan, Asturiaseko ospitale generalean medikuntza intentsiboetako zerbitzuburu izan zelarik. Osasunean eta osasun politiketan aktibista. IAHP (international association of public health) zuzendaritzan parte hartu du eta  FADSP-eko (federación de asociaciones de defensa de la sanidad pública) lehendakaria ere izan da. “No gracias” iniziatibaren bultzatzaile eta Asturiaseko osasun eta osasun publikoaren aldeko plataformaren bozeramaile. fadsp.org; nogracias.org; sanidadpublicaasturias.org

Osasuna eta gaixotasunaren paradigma nagusiak epistemologia sinplista eta atzeratu bati helduta jarraitzen du, redukzionismo, biologizismo eta determinismoaren trilogian ainguratzen dena. Paradigma honen biziraupena tradizio medikoen oinarri kultural eta ideologikoaren menpekotasuna, osasun teknologiaren korporazioen nagusitasuna eta hiritargo eta osasun profesionalen autonomia eta kritikotasunaren galerak kontuan hartuta azaltzen da bakarrik. Eredu biomedikoaren kontraesan hauek (disonantzia epistemikoak) eta errealitate eta praktika klinikoarekin dituzten talkak bereziki nabarmenak dira lehen mailako arretan eta honek beste espezialitateetan baino ezjakintasun eta burnout gehiago dakar.

Eztabaidatzeko…

Gure praktiken azpian dauden kontzeptu epistemologikoen inguruko gogoeta egin behar dugu? Osasun langile eta beraien elkarte zientifikoek ezin dute pilatzen diren kontraesan eta erantzunik gabeko galderen aurrean ezikusiarena egiten jarraitu, osasun eta aurrekontu publikoen kontrako burbuila biomedikoa ezartzen dugun bitartean. Herritarrek, osasun langileek eta instituzioek osasun-gaixotasun sisteman “balio publikoa” sortzen duen agenda berri baten alde lan egin behar dute.

Garapen biomedikoak lehen mailako arreta zulo beltz batera bultzatzen ari da? Lehen mailako arreta bidegurutzean; teknologiaren ziurtasuna, espezializazioa, praktika gida klinikoak eta egia estatistikoen aldarrikapena. Egungo ereduaren alde egin. Edo kontrara, aldaketa epistemologikoa, osasuna eta gaixotasuna ulertzeko beste modu bat duen ereduarekin.

4. KULTURARTEKOTASUNA: Kuskusa eta patata tortillatik haratago? Kulturartekotasuna proiektu sozial eta politiko gisa

Andrea Ruiz Balzola Antropologian doktorea, DU. Aniztasun eta migrazio arloan aholkulari eta ikertzailea  (www.andrearuiz.es). Hirugarren sektoreko entitate eta erakunde publikoentzako proiektuak, prestakuntza eta aholkularitza garatzen ditu eta irakaslea da UNED Bizkaia, Comillas ICADE, DU eta EHU/UPVn.

Urteak dira, maparen puntu desberdinetatik jendea etortzearekin batera, gure gizartean kulturartekotasun kontzeptua agertu zela. Hala ere, horren inguruko zehaztasuna eta argitasuna eta hezkuntza, osasungintza eta bestelako arloetan ekintza konkretuetara egindako itzulpena ez da irmoa izan denbora guzti honetan. Termino hau ikasteko eta gurea egiteko, beharrezkoa da onartu ditugun topikoak berrikustea eta errealitatea lente berriekin, kulturarteko lenteekin, ikusten hastea. Berrikuspen honetan oinarriturik, kulturarteko ikuspegia (dimentsio juridikoa, formatiboa, komunikazionala, etab.) osasun publikoan zehaztu beharko da gero.

Eztabaida zabalduz…

Nola egokitzen duzue aniztasun kulturala zuen praktika profesionalean?

Zeintzuk dira, zuen esperientziatik, arlo honetako erronka premiazkoenak eta zeintzuk mugak?

Esperientzia edo praktika arrakastatsuak al daude honen inguruan?

Medikuntza gaixotasunari, bizitzari eta heriotzari buruzko beste kontzepzio batzuetara zabaldu ahal/behar da?

17:30-19:00 Eztabaida

Gaiak taldeka landu EDE taldearen dinamizazioaren bidez.

19:00-20:00 Konklusioak
21:30-23:30 Afaria eta Kontzertua

Larunbata 09/11

GOIZA

1. IKERKETA ETA ETIKA: Informatutako baimenatik haratago

Etika asistentzialeko lehen mailako arretako batzorde (etikomin.net)ko kideak diren 3 familia-mediku: Agurtzane Ortego, (Bioetikako Masterra, Universidad Complutense Madrid, erretiratua, Osalde), Guillermo Cairo (Bioetika eta Eskubidea Masterra, Universidad Barcelona. Bizkaiko Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitatea), Ana Dosio (Etika soziosanitarioko graduondoa EHU, Galdakaoko Anbulatorioa, Kuxkuxeroak ikerkuntza taldea).

Lehen mailako arretako ikerketa lanetan kontuan hartu beharreko baldintza etikoei buruz hausnartuko dugu. Benetan integratuta al dago etika gure ikerketa jardueran? Ikertzerakoan, nahikoa al da informazio baimen ona beharrezkoak diren baldintza etikoak betetzeko?

HELBURUA: Lehen mailako arretan egindako ikerketa-proiektu batean planteatu beharreko alderdi etikoak eztabaidatzea

Taller impartido en Castellano

2. AUZOA, EGUNEROKO BIZITZA ETA OSASUN KOMUNITARIOA

Javier Segura del Pozo mediku salubrista da, eta Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialista. Gaur egun Madrilgo Osasun Prebentzio eta Sustapen Zuzendariorde orokorra da, non “Auzo Osasuntsuen Estrategia” garatu eta “Madril, Arreten Hiria” planaren koordinatzailea den.
https://saludpublicayotrasdudas.wordpress.com/
@jseguradelpozo

Auzoak izan ziren XIX. mendean Medikuntza Soziala sortzeko arrazoietako bat eta XX. – XI. mende bukaeran osasun komunitarioaren lurralde-erreferentzia nagusiak ziren.

Auzoetako osasun aktiboak mapatzen ditugu eta auzoen arteko bizi itxaropenaren desberdintasunek kezkatzen gaituzte. Auzolana eta komunitatearen partaidetza indartzea eta auzotarrak beraien osasunaren kontrol kolektiboan ahalduntzea nahi dugu. Hain garrantzitsua izanik, eskaini al diogu arreta nahikoa osasun publiko eta Lehen Mailako Arretari ideia hauek sakonki aztertu eta hartatzeko?

Tailerra baino lehen “La noción de Barrio” lana irakurtzea gomendatzen da (amaieran serie osorako estekak)

Taller impartido en Castellano

3. POLITIKA FARMAZEUTIKOA ETA ENTSEGU KLINIKOAK: ikuspegi kritikoa

Juan Erviti López. Farmazian doktorea, Ospitale-Farmaziako espezialista. Gaur egun, Osasunbideako Berrikuntza eta Antolaketako sailaren burua. Boletín de Información Farmacoterapéutica de Navarra (BITn)-en editore ohia. Hypertension Cochrane Group-eko kidea. International Society of Drug Bulletins-en idazkari nagusi ohia.

Tailer honetan hainbat helburu proposatzen dira:

  • Medikamentuen ikerketaren alde indartsuak eta ahuleziak erakutsi
  • Ebidentzia zientifikoaren irakurketa kritikoaren beharra justifikatu
  • Era kritikoan ebaluatu beharreko entseguen funtsezko alderdiak erakutsi
  • Politika farmazeutikoa eta elkarte zientifikoen paperari buruz hausnartu

Taller impartido en Castellano

4. MINAREN KUDEAKETA: MINAREN GAINEAN ERAKUTSI ZIZUTEN GUZTIA AHAZTUZ

Ainhoa Pikaza eta Jevo (Luis Angel Angón). Lehen arretako erizainak gara, fibromialgia duten pertsonengan minaren pedagogia esku-hartzea ikertzen duen entsegu klinikoan ikertzaileak eta neurozientzia eta minaren fisiologian izandako aurrerakuntzei buruzko ikastaroetan eta prestakuntza-tailerretan irakasleak.

Mina duzunean, mina benetakoa da beti, baina batzuetan posiblea da zure ehunetan inongo kalterik ez egotea eta zure zerebroa oker ibiltzea. Burmuineko akats ebaluatzaileen berri izan al duzu? Mina alarma sistema da, bilakaeran zehar gu babesteko eginkizuna bete duena. Nola eraikitzen da pertzepzio hau maila zerebralean? Oraindik sinesten al duzu nerbio-sistema zentralean mina duen zentroa edo eremua dagoela? Neuronen sareen funtzionamenduaren ezagutzan egon diren aurrerapenak (neuroplastikotasuna eta ispilu neuronak, esate baterako), ezagutu behar dituzula uste dugu. Gogoratu zu ez zarela zure zerebroa… Gure esperientziak eta usteek mina eraikitzerakoan eragina dutela uste al duzu? Eta hala bada, nola egiten dute? Mina eta garunaren mekanismoen inguruko ezagutzak minaren pertzepzioak alda ditzakete: “Know pain, No pain” Ikasitakoa ahaztu nahi duzu gurekin?

Taller impartido en Castellano

5. URBANISMO: Hirigintza Osasun sustapenerako aliatua

Miren Vives Urbieta eta Patxi Galarraga Aiestaran, arkitektuak Projekta Urbes.
Projekta Urbes: projekta.es
twitter: @MirenVives eta @PatxiGalarraga

Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzen ditugu, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune eraikiek duten eragina oinarri hartzen duten diagnostikoen eta proiektuen bitartez. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditugu ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa.

Hiri-plangintzarako tresnak ezagutzea oso erabilgarria izan daiteke osasunaresustapenean eta aldi berean, hirigintzan ikuspuntu komunitarioa, ekitatea edota osasunaren determinatzaileen ezagutza oso eraginkorrak izan daitezke hainbat ekimen aurrera eramateko orduan. Lanketa honen bitartez genero ikuspegitik eta irisgarritasunetik abiatuko gara estrategia komunitario baten diseinuan nola parte-hartu dezakegun ikusteko. Eskola-bideak edo eskola-jolasleku baten diseinua aitzakia hartuta, konspirazio txikiak nola sortu aztertuko dugu.

Euskaraz emandako tailerra

6. Osasun komunitarioa: Otxarkoagako osasun aktiboak mapatzen, begirada bat kontsultatik haratago

Marta Morteruel. Erizaina eta osasun publikoak ikertzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldean (OPIK) egiten du lan.

Koldo Nistal. Familia medikua Bilbon. Osatzeneko kidea. Osasunaren gizarte baldintzatzaile eta osasun eta gaixotasunaren abordaia komunitarioan interesatua.

Osasun zentroa ez dela osasunaren zentro bakarra uste duzu? Osasunaren zati garrantzitsu bat auzoetan eta eguneroko inguruetan sortzen dela pentsatzen duzu? Komunitatearen aberastasun eta indarren irakurketa zure kontsultako pazienteak laguntzeko nola erabili jakin nahiko zenuke? Aktiboen mapatzeak ekintza komunitarioen osasun prozesuetan zelan eragin dezakeen ulertzerik nahi?

Tailer Elebiduna/ Taller bilingüe

7. PEDIATRÍA: MEDIKALIZAZIO HAURTZAROAN:EGOERA KLINIKOETATIK ABIATUTA (ELEBIDUNA) / MEDICALIZACIÓN EN LA INFANCIA. SITUACIONES CLÍNICAS (Bilingüe)

Isabel Canales Arrasate. Pediatra Lehen Arretan.

Medikalizazioa osasun-esparru guztietara iristen da, eta beraz, haurtzaroan ere fenomeno hau azaltzen da. Zertaz ari gara? Nola jokatzen dugu egoera horien aurrean, bai profesionalak eta bai familiak? Kontuan hartzen al dugu haurrek eta gazteek gure kontsultetan adierazten dutena? Botere-harremana jarduten al dugu haiekiko? Gure jardueraren ibilbidearen gidariak izan al daitezke?
Egoera kliniko desberdinetatik abiatuta, elkarrekin hausnartu, eztabaidatu eta ikasi egingo dugu. Gure prestakuntzan zehar egiten konpontzen, esku hartzen… ikasi dugu, askotan haurrei eta haien familiei laguntzeko. Agian inertzia interbentzionista horri eusten ikastea falta zaigu, itxaron eta ikusi, haurrak entzuteko eta haiengandik ikasi, eta horrela, adingabeak babestu, osasun-sistemak berak dituen gehiegizko arriskuetatik.

La medicalización alcanza a todos los rincones y ámbitos de la salud, y por tanto la infancia no es ajena a este fenómeno. ¿De qué estamos hablando? ¿Cómo actuamos ante estas situaciones tanto profesionales como familias? ¿Tenemos en cuenta lo que los niños y jóvenes expresan al respecto en nuestras consultas? ¿Ejercemos sobre ellos también una relación de poder? ¿Podrían ser también ellos parte de la guía de nuestra actuación?
Intentaremos, a partir de diferentes situaciones clínicas reflexionar, debatir y aprender juntas/os sobre todo ello. Hemos aprendido a lo largo de nuestra formación a hacer, resolver, intervenir… ayudando en muchas ocasiones a los niños y sus familias. Quizás sea una asignatura pendiente aprender también a contener la inercia intervencionista, a esperar y ver, a escuchar y aprender de los niños…para  así proteger a los menores de los riesgos potenciales de los excesos que el propio sistema sanitario también tiene.

Tailer Elebiduna/ Taller bilingüe

8. KULTURARTEKOTASUNA: SASTIPEN GAU RROMA. OSASUNA ETA HERRI IJITOA

Tailer hau Equi-Sastipen-Rroma Sarea koordinatzen duen UNGA Elkartea (https://asociaciongitanaunga.com/)ren eskutik egingo da, Nevipén Ijito Elkartearekin kolaborazio estuan.

José Antonio Jiménez (Roman) Espainiako Estatuko ijito mugimendu elkartearen buruzagi nabarmena. Asturiaseko UNGA ijito elkartearen presidentea. Herri Ijitoaren Estatu Kontseiluan parte hartzen du aktiboki , bere batzorde iraunkorraren parte izanez eta osasun arloko lantaldea koordinatuz. Funtzio horretatik, 2010ean Equi-Sastipen-Rroma Sarearen sorrera sustatu zuen, osasunaren eremuan lan egiten duten 20 ijito erakunde sozial baino gehiago biltzen dituena, eta  harrezkero bere koordinatzailea izanez.

Mª Carmen Jiménez Jiménez. Gizarte hezitzailea da. Bizkaian ijitoen elkarte mugimenduko kidea eta Nevipén Ijito Elkarteko lehendakariordea. Equi-Sastipen-Erromako Osasun Sarean parte hartzen du 2014tik, Bizkaiko Lurraldea ordezkatuz. Ijitoen Estatu Kontseiluan hasieratik parte hartu du. Euskal Herriko Emakume Ijitoen Batzordean aktiboki parte hartzen du. Era berean, bere jarduera profesionala, Gizarte Ekintzaren menpe dagoen Bilboko ijitoen komunitateko arrisku eta zaurgarritasun egoeran dauden familien eta adingabekoen interbentzio sozioedukatibo ekipoan garatzen du.

Jacin Estevez Sanchez. Gizarte hezitzailea da. Nevipén Ijito Elkarteko langilea, hasieratik. Equi-Sastipen-Erromako Osasun Sarean parte hartzen du 2014tik, Bizkaiko Lurraldea ordezkatuz. 30 urtez herri ijitoaren osasuna hobetzeko programa ezberdinak sustatu ditu. Era berean, bere jarduera profesionala, Gizarte Ekintzaren menpe dagoen Bilboko ijitoen komunitateko arrisku eta zaurgarritasun egoeran dauden familien eta adingabekoen interbentzio sozioedukatibo ekipoaren koordinatzaile gisa garatzen du.

Tailer honen bidez,  komunitate ijitoaren osasun egoera ezagutarazi eta parte-hartzaileak   komunitate honetan osasun-praktika onen beharraz sentsibilizatu nahi ditugu.

Ijitoen historia eta kultura, osasun kontzeptua ijito komunitatean eta Equi-Sastipen-Rroma sareari buruz hitz egingo dugu. Nevipén eta osasun bitartekaritzari buruz. Pisekaló, adingabeekin, familiekin eta taldeekin osasuna lantzea. Ijitoengan osasuna hobetzen duten praktika positiboak kontenplatzen dituzten tanto panela prestatzea. Talde txikiko lana eta esposizioa. Osasuna hobetzen duten jardueren irudiak.

Taller impartido en Castellano

11:30-12:00 Kafea-atsedena
12:00-13:30 Jardunaldien itxiera

Lehen Arreta: gure etxekoandre bikaina

Sara Calderón Larrañaga, familia eta komunitate medikua Londresen (NHS). Londresko Queen Mary Unibertsitateko Lehen Arreta eta Osasun Publikoko Doktoregoko ikaslea. La Cabecera-n parte hartzen eta ikasten dut (www.lacabecera.org).

Zaintzak tradizionalki pribatuak, ikusezinak eta emakumezkoak izan dira. Guztia eusten, baina aldi berean gutxietsiak eta isilpekoan. Feminismoak aspaldidanik aldarrikatzen du  arreta eta bizitza erdigunean jartzen duen sistema berria. ikusezinari balioa ematen diona. Logika bikoitz hau gure osasun sisteman errepikatzen dela dirudi, non arreta espezializatuko sistemek eta berrikuntza handiek ezin izango zuten distiratu ez eta eutsi, Lehen Arretako zainketa neketsu eta ikusezinak osatzen duten sarea gabe.

Nola alderatu logika hau eta balioa eman ‘ikusezinari’? Posible al da zainketak/lehen arreta zentroan jartzen duen osasun sistema?

Elebiduna

COMUNICACIONES

Instrucciones para presentación de comunicaciones:
1. Plazo:

Último día de entrega el 31 de octubre de 2018.

2. Modalidades:

Sólo se admitirán trabajos originales que no hayan sido previamente publicados en otros congresos o medios. En esta edición de las jornadas no se admiten comunicaciones sobre casos clínicos ni comunicaciones donde sólo se presente el protocolo de un proyecto de investigación.

El comité científico decidirá qué comunicación se presentará en póster y cual en presentación oral. Cuando se acepte la comunicación se indicará en que formato se deberá presentar.

3. Idiomas:

En el idioma que es autor prefiera.

4. Premios:

Dos inscripciones al Congreso semFYC 2019.

Si estás interesado en presentar una comunicación descarga el documento con las normas completas en el siguiente enlace:

IZEN-EMATEA

Online izena emateko epea urriaren azaroaren 3an amaituko da. Bitarte horretan plazak agortzen ez badira, jardunaldietan bertan izena emateko aukera ere egongo da.
  • PREZIO BAKARRA
  • 10

  • AFARIAREN PREZIOA (ezinbestekoa da aurrez aldetik apuntatzea)
  • 15

Nola erregistratu 2 urratsetan
  1. Eskuragarri dagoen formularioa bete (goiko botoiaren bidez sar zaitezke).
  2. Egin ezazu kuotaren ordainketa banku transferentzia edo diru sarrera baten bidez Laboral kutxako kontu honetan:
    ES65 3035 0091 0209 1002 2314
 GARRANTZITSUA; adierazi kontzeptuan izen-abizenak nori dagokion jakiteko.
 Inskripzioa ez da baliozkotzat joko ordainketa egin arte.
 Tailerren esleipena izena emateko hurrenkeraren arabera egingo da.

BERRIAK

Jarraitu jardunaldien berriak. Deialdiak, berrespenak eta behin amaituta, laburpenak.

KONTAKTUA

Kontsultatu zalantzak, egin proposamenak, bat egin Osatzenekin... Zurekin harremanetan egon nahi dugu
OSATZEN

E-mail: sede@osatzen.com
Telefonoa: 94 475 65 54
Web: www.osatzen.com

JARDUNALDIEN EGOITZA

Centro Cívico Otxarkoaga
Avenida Casals Pau, 19 
Bilbao, Bizkaia

IDATZ IEZAGUZU
Your Server is Unable to connect to the Google Geocoding API, kindly visit THIS LINK , find out the latitude and longitude of your address and enter it manually in the Google Maps Module of the Page Builder
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.