Hizlariak:

Idoia Sanz Oria (Familia Medikuntza eta Komunitarioko 3. urteko egoiliarra Gasteizko Lakuabizkarrako Osasun Zentroan).

Andoni Ochoa de Alda (Familia Medikuntza eta komunitarioko 3. urteko egoiliarra Gasteizko Zaramagako Osasun Zentroan).

Markel Brouard Maiz (Familia Mediku ebentuala Balmasedako Osasun Zentroan).

Helburua: Larrialdi zerbitzuan edo beste asistentzia kontestu batetan atxilotuta edo kartzelatik preso datorkigun paziente bat artatzean kontuan hartu beharrekoak azaltzea eta agertu daitezkeen dudak argitzea ikuspegi praktiko batekin.

Laburpena: Gure kontsultan edo larrialdi zerbitzuko boxean segurtasun indarrek zaindua eta eskuburdinak ipinita sartzen den pertsona bat azaltzean, asko dira burura datozkigun aurreiritzi eta dudak. Egoera honi aurre egiteko bibliografiak, legeek eta iturri informatuek diotena laburtzea da gure helburua. Hasteko, bi egoera nagusien arteko (kaletik segurtasun indarrek atxilotua dakarten pazientearen eta kartzelako medikuak deribatuta datorren presoaren) desberdintasunak azalduko ditugu, bai maila legalean zein gure paperarekin zerikusia dutenak. Jarraian atxilotu baten artatzea nola egin behar den azalduko dugu: nola jokatu kontsultan pazientearekin, nola segurtasun indarrekin, nola eta noiz egin kalte partea etab. Bukatzeko, eredu hau hartuta, kartzelatik datorren presoa artatzerakoan kontuan hartu beharrekoak aipatuko ditugu, bai maila mediko-legaletik zein osasun determinatzaileen ikuspuntutik.