EZINBESTEKO PILULAK SOILIK

Pertsona askoren egunerokotasunean dago medikamentuak hartzea. Argi dago, botikek pertsonen bizitza hobetzea dutela helburu, baina ez dago arrisku bako medikamenturik. Ohikoak dira gainera hauek hartzerakoan akatsak edo kontsumo ezegokiak, eta horrek osasunarentzat ondorio kaltegarriak izan ditzake.

Medikamentuen segurtasunaren ardura ez da administrazio, osasun-profesional edo industriarena soilik, hiritarren esku ere badago. Norbere osasunaren eta medikamentuen erabileraren ardura beregain hartzen duten paziente eta kontsumitzaileak behar ditugu.

Hori dela eta, OCU-k, No Gracias-ek, eta PoliMediLabs-ek kanpaina interesgarri hau habian jarri dute.

                                                                            Pastillaslasjustas.org

Norbere osasunaren eta medikamentuen erabilera hobeagoa sustatzea du helburua. Eta nola? 7 arau erraz hauen bitartez:

  1. Hartzen dituzun medikamentuak ezagutu. Aldizka hartzen dituzun medikamentuak berrikusi. Beti ere zure mediku, erizain edo botikariarekin bakera.
  2. Aukera bat eman tratamendu ez farmakologikoei. Tratamendu berri bat hasi aurretik, ziurtatu ez dagoela pilularik gabeko beste tratamendurik eta medikamentua benetan ezinbestekoa dela.
  3. Medikatuak, beharrezkoak soilik. Zure osasunarentzat beharrezkoa den medikamentu bat hartzea bezain garrantzitsua izan daiteke beharrezkoa ez dena ez hartzea.
  4. Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Medikamentu bat egokia izan daiteke bizitzaren une jakin batean, eta aurrerago ezegoki edo kaltegarri bihur daiteke.
  5. Aldaketak poliki-poliki. Aldi berean hainbat medikamentu hartzen hasterakoan, ahal den neurrian, hobe da lehenbizi batekin hastea, eta gero bestearekin, beti ere ahalik eta dosi txikienean.
  6. Ez dago arrisku bako medikamenturik. Hainbat medikamentu hartzen badituzu, edo duela gutxi botika berriren bat erabiltzen hasi bazara, sumatzen duzun edozein sintoma ezberdin albo-ondorioa izan daiteke.
  7. Berrienak ez du zertan onena izan. Merkatuan denbora gehiago daramaten botikak ezagunagoak dira, eta beraz hauen erabilera medikamentu berriena baino seguruagoa izaten da.

Gure nahia proiektu hau osasun-arloko profesionaletatik haratago zabaltzea da, hiritar guztiontzat interesgarria delakoan.

Beraz zure laguntza eskatzen dugu mezu hau zabaltzeko. Norberak bere erara egin dezake, ez dago hedapenerako mugarik. Zure lagun, familia, elkarte, erakunde, udal-zerbitzu, etabarrekin banatu. Edozein ideia edo modu posiblea da.

Era horretan, guztion artean osasun-hezkuntza mezu garrantzitsu hau gure herri eta hirietako bazter guztietara helduko da.

Mila esker.

 

PASTILLAS LAS JUSTAS

La toma de medicación forma parte del día a día de una gran parte de la población. Es evidente que los fármacos están para mejor la vida de las personas, pero ningún medicamento tiene riesgo cero. Son comunes los errores y el consumo inadecuado, con efectos adversos para la salud.

Pero la seguridad de los medicamentos no depende solo de las autoridades, los profesionales sanitarios o la industria, también está en manos de los ciudadanos. Hacen falta pacientes y consumidores involucrados en su propio cuidado y en el uso más seguro y efectivo de los medicamentos.

Por todo ello, la OCU, No Gracias y PoliMedLabs han lanzado una campaña más que necesaria:

                                                                             Pastillaslasjustas.org

El objetivo es fomentar la implicación en el cuidado propio y en el mejor uso de los medicamentos, ¿cómo? Muy sencillo, a través de 7 reglas:

Conoce los medicamentos que tomas. Periódicamente revisa los medicamentos que tomas. Hazlo junto con el médico, la enfermera o el farmacéutico que sean de tu confianza.

  1. Da una oportunidad a las opciones no farmacológicas. Da una oportunidad a las opciones no farmacológicas Antes de iniciar un nuevo tratamiento, asegúrate de que no existen alternativas sin pastillas y de que el medicamento es realmente necesario.
  2. Medicamentos, los justos y necesarios. Tan importante para tu salud puede ser tomar un medicamento necesario como dejar de tomar los innecesarios.
  3. No hay medicamentos de por vida. Un medicamento puede ser adecuado en un momento de tu vida pero más adelante dejar de serlo o incluso llegar a ser perjudicial.
  4. Los cambios, poco a poco. Si las circunstancias lo permiten, al comenzar a tomar varios medicamentos al mismo tiempo, es preferible que empieces primero con uno, luego con otro… y con la menor dosis posible.
  5. No hay medicamento libre de riesgos. Si tomas muchos medicamentos o has comenzado a utilizar recientemente alguno nuevo, cualquier síntoma diferente que notes puede ser un efecto adverso.
  6. Lo nuevo no siempre es mejor. Los medicamentos que llevan más tiempo en el mercado son más conocidos y su uso suele ser más seguro que los novedosos.
  7. Lo nuevo no siempre es mejor. Los medicamentos que llevan más tiempo en el mercado son más conocidos y su uso suele ser más seguro que los novedosos.

Consideramos que se trata de una campaña de gran interés y se quiere ampliar su difusión a todos los colectivos de profesionales y de ciudadanos.

Por lo tanto, solicitamos tu colaboración de una forma imaginativa a través de la cual puedas difundir entre la ciudadanía este mensaje. No hay límites para su difusión. Compártelo con tus amigos, familiares, con las asociaciones o entidades que conoces o colaboras.

Entre tod@s podemos hacer llegar este mensaje de educación para la salud ciudadana a todos los.

 

Gracias.