Genero-ikuspegia osasunean

Loading Events

 

Tokia: Osatzen-en egoitza (Blas de Otero kalea, 10, beheko solairua – eskuma, Bilbo)

Noiz: Azaroak 22, asteartea

Ordua: 17:30-20:00h

Hizlariak: Marta Jimenez Carrillo eta Ana Dosio Revenga

Helburu orokorrak:

Bizi-baldintzetan dauden desberdintasunak eta sexu- eta genero-arrazoiak osasunean duten eragina aztertuko dugu, baita ezagutza medikoari eta osasun-arretako praktikei eragiten dieten genero-joerak ere. Parte hartzeko dinamiken bidez, bertaratuen ezagutza eta esperientzia klinikoetatik abiatuta, ikerketan, arreta klinikoan eta osasun komunitarioan genero-desberdintasunak murrizteko tresna praktikoetan sakonduko da.

Programa:

17:30-17: 45. Osasuna, bere determinatzaileak eta osasunean dauden desberdintasun sozialak.
17:45-18: 15. Sexuaren eta generoaren definizioak, sexu-genero sistema eta osasunarekin duten harremana. Genero-identitatea eta sexu-orientazioa.
18:15-18: 45. Genero-desberdintasunak osasunean eta intersekzionalitatean.
18:45-19: 30. Medikuntzaren eraikuntza androzentrikoa. Genero-joerak ikerketan, prestakuntzan eta arreta klinikoan.
19:30-20: 00. Nola txertatzen dugu genero-ikuspegia lehen mailako arretan? Gure eguneroko kontsultan genero-desberdintasunak murrizteko gomendioak eta jardunbide egokiak.

Hizkuntza: gaztelania.

Parte-hartzaile kopurua: 16 pertsona.

** Oharra: lekurik egon ezean eta formakuntza tailer hau jaso nahi baduzu, bidali mezu bat sede@osatzen.com helbidera. Itxaron zerrenda osatuko dugu beste egun batean tailerra errepikatzeko asmoz.

Prezioa: 0€

Izen-ematea: https://www.osatzen.com/eu/producto/perspectiva-de-genero-en-salud/

VOLVER A AGENDA