ERREFERENTEAK ETA
LANTALDEAK
LANTALDEAK
LANTALDEAK
Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.
TALDEAK
Askotariko lantaldeak ditugu, espezialitatearekin lotutako gai zehatz bat interesatzen zaien bazkideez osatuak, eta gai hori lantzeko biltzen dira. Arretaren kudeaketa hobetzeko moduari buruz egiten dute gogoeta, gaur egun aurre egiteko moduko erronkak dauden arloetan aurrera egiten lagunduz. Horrez gain, tailerrak eta hitzaldiak ere antolatzen dituzte lankideen prestakuntzaren mesedetan.
Lantalde horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, dagokion koordinatzailearekin jar zaitezke harremanetan.
ERREFERENTEAK
Pertsona hauek adituak dira gai batean, semFYC mailako lantaldeetakoak dira eta diziplina zehatzagoekin erlazionatutako arloak lantzen dituzte. Ezinbesteko eragileak dira, eta gure eguneroko lanean hobetzeko eta motibatuta egoteko bizigarri bat ere bai.