“INDARKERIA SINBOLIKOTIK, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARA”

Loading Events

Osatzenetik etortzera gonbidatzen zaituztegu…!!

Azaroak 15
Bilboko “La Bolsa” eraikina

Antolatzailea: Osasun desberdintasunen taldea, Osatzen
Dinamizatzailea: Rosa Calvo. Osatzeneko Osasun desberdintasunen taldekidea. Enkarterri-Gurutzeta ESI-ko berdintasun erreferentea. Genero indarkerian aditua. Tratu txar eta genero indarkerian aditua.

HELBURU OROKORRA: emakumeenganako indarkeriaren jatorrian begirada berbideratzea. Hausnartuz, barneratuz eta ulertuz bere jatorria eta egoera horiek bizitzeak dakartzan ondorioak.

HELBURU ZEHATZAK:
– Gurean gertatzen den egoera honekin sentsibilizatu.
– Enpatia ariketa bat egin.
– Ez dago indarkeria jasateko emakume-perfil bat.
– Ikusiko dugun filmean agertzen den indarkeria paraleloa identifikatu.

EGITARAUA:
– 17:30 Aurkezpena: Marko kontzeptuala eta indarkeriaren dimentsioa.
– 18:00 Zine foruma: Emakunderen “Volar” filmearekin “sentitu”
– 19:15-20:00 Solasaldia
– 20:00-20:30 Norbere buruaren zainketa

VOLVER A AGENDA