Aldartek eskeinitako prestakuntza honek jarrera kritikoa sustatu nahi du osasun-arloan, sexu- eta genero-aniztasuna giza eskubide gisa identifikatzeko eta aitortzeko, eta tokiko adierazpenen eta nagusitasun- eta bazterkeria-eredu globalen arteko interdependentzia adierazteko.
Saioaren bidez, osasun-langileek honako gaitasun hauek lortzea nahi da:
– Indarkeria matxistaren eta LGTBI-fobiaren edozein adierazpen prebenitzen eta jorratzen laguntzea, kontsultan eta inguruan.
– Beren errealitateen eraldaketan subjektu aktiboak izatea, giza eskubideen bermean duten zereginaz jabetuta (osasunerako eskubidea eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea).
Era berean, osasun-arloan LGTBIQ+ pertsonei arreta integrala emateko jardunbide egokien dekalogo-proposamen bat berrikusiko da, eta DSGa langileek gehien erabiltzen duten baliabideetako batean sartzea planteatuko da, adibidez, diskriminaziorik egiten ez duen ereduzko formulario batean.
Bat egin aldaketarekin eta osasun-sistema publiko inklusiboagoa eta mota guztietako indarkeriarik gabea sortzen lagundu.
Zure zain gaude!
Lekua: Osatzen (Blas de Otero 10 Bajo Derecha, 48014 Bilbao)
Data: 2023ko irailaren 21a
Ordua: 17:00-19:00
Edukiera: 25 pertsona
Hizkuntza: Gaztelera
Prezioa: Doainik
Izena eman ezazu HEMEN
Prestakuntza hau Osatzen eta Medicus Mundi Bizkaiaren arteko lankidetzaren emaitza den formazio eta truke zikloaren barruan sartzen da. Honen barruan irailean, urrian eta azaroan zehar 4 ekitaldi egingo ditugu. Adi gure sareei eta ez galdu!