LANTALDEAK

LANTALDEAK

LANTALDEAK

KIRURGIA TXIKIA

Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.

AURKEZPENA

Helburuak:

  • Kirurgia txikiaren oinarrizko ezagutzak zabaltzea, Lehen Mailako Arretan ezarri ahal izateko.
  • Gure esperientziaren berri ematea suturetan eta/edo kirurgia txikiko tekniketan (kiste sebazeoen exeresiak, biopsia-puncha, elektrobisturiaren erabilera, krioterapia, abzesuen drainatzeak, fibromen eszisioa, nebus onberak) sakondu nahi dituzten osasun zentro guztiei.
  • Errotazioa eskaintzea teknika horietan interesa duten profesionalei gure kontsulten eskutik (Aiala LMAU eta Abadiño-Berriz LMAU).
  • Familia Medikuntzako egoiliarrak eta BAEEak trebatzea.

Laburbilduz, teknika horiek zabaltzea Lehen Mailako Arretan.

Jarduerak eta irakaskuntza:

  • Josturen tailerra Barrualde-Galdakaoko ESIaren LMAU askotan azken sei urteetan
  • Kirurgia txikiko tailerra Osatzenen 2016ko jardunaldietan (4 ordu).
  • Kirurgia txikiko tailerra Gipuzkoako Medikuen Elkargoan, bi jardunaldi betetan, 48 parte hartzailerekin, 2019an.
  • Kirurgia txikiko tailerra Osatzenen egoitzan, 2019an (8 ordu).
  • Lantaldeko bi kidek Chiapasera bidaiatu zuten bitan, eskualdeko komunitateko osasun-sustatzaileak trebatzeko. (2016 eta 2017)

Jarduera horiei berrekingo zaie COVID-19aren pandemia amaitzen denean.

Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren gonbidapena daukagu kirurgia txikiko tailerraren bigarren jardunaldi bat egiteko.

Taldearen Zoom bidezko bilerak egiteko zain gaude, etorkizuneko jarduerak antolatzeko.

KIDEAK

KOORDINATZAILEA:

Maria José Ibars Cervera

  • Maria José Ibars Cervera
  • Patxi Davila García

  • Iñaki Intxausti Erdoiza

  • Arantza Etxebarri Larrazabal

  • Maite Unzurrunzaga

  • Begoña Catania Agüero

BAT EGIN
GUREKIN