ERREFERENTEAK

ERREFERENTEAK

ERREFERENTEAK

OSASUN KOMUNITARIOA

Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.

KOLDO NISTAL GARAMENDI

Familia- eta komunitate-medikua, Txurdinagako osasun-zentroan.

Osatzenen kidea 2013az geroztik, eta Batzorde Iraunkorreko parte-hartzailea 2018tik.

Bereziki kezkatzen nau osasun komunitarioak Lehen Mailako Arretan jokatzen duen rolak; izan ere, uste dut gure herrietako elkarte eta bizilagunekin egindako lankidetzak batzuetan banakako arreta gainditzen duela, bai osasunaren sustapenean, bai gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan. Prestakuntza handia jaso dut ildo horretan, eta jasotzen jarraitzen dut.

Osasun komunitarioko erreferentea naiz duela zenbait hiletik, eta arlo horretan prestakuntzaren bat edo saioren bat egiteko asmoa daukat etorkizunean. Gainera, atseginez jasoko nituzke Osatzenen bazkideek gai horietarako dituzten ekimenak, ahal den heinean babesa, laguntza edo hedapena eskaintzeko.

BAT EGIN
GUREKIN