Pribilegio bat izan zen, Bilbon ospatutako Osalde-Osatzen Jardunaldietara joateko aukera izatea!!!

Larunbatean, bukatu ondoren, errepidetik abiatu nintzen, eta bidaia egitean  burua ideiez, pensamenduz, hausnarketez beteta neukan.

Hala ere, atseden batean gertatu zen gertakari txiki batek piztu zitzaidan, entzundako hitzek baino gehiago. Edo ondorioa zen.

Atsedenatxo bat egin genuen saioen artean. Bilboko Alde Zaharreko “Aula de la Experiencia” ren ondoko Kafetegi batean zerbait hartzen genuen, Gipuzkoako Lehen Mailako Arretako erraldoiekin, eta Sergio Minuerekin, hain zuzen!!! Irteeraren hurbil geunden.

Emakume talde batek geldiarazi gintuzten. Atera nahi ziren. Adin ertaineko emakumeek amonak eraman zituzten gurpil aulkiez. Barkamena eskatzen, zailtasunez, arretatsu, atzera atera ziren malda batetik.

Eta bururatu zitzaidan ipuin hau:

“Zergatik ziren Kafetegi hartan ,hain zuzen,gurpil aulkidun adineko emakume batzuk?” Beraien istorioa kontatuko dizuet….

waiter-150452_640

 

 

Aspaldi, Alde Zaharreko Kafetegi hartara joaten ziren arratsaldero, arrazoi askorengatik. Auzoan bizi zirelako, hasi ziren elkartzen lagun minak. Denbora pasa ahala, taldea osatu zuten zaintzaileek.

Izugarri gustatzen zitzaizkien Zerbitzariak prestatzen zuen kafea eta txokolatea. Denbora pasa izan zuen oso ondo prestatzeko. Primeran ezagutu zituen beraien lehentasunak. Beti jarri zuen gozoki bat opariz.

Eta gainera, zerbitzuarekin batera, beti ematen zien irifar bat, edo hitz polit bat. Harrigarria zen  gure hizkuntza ez dakien iritsi berriarekin komunikatzeko egin zituen ahaleginak!

Egia da, azken bolada honetan, lekua ez zela hain erosoa. Mahai eta aulki gehiago jarri zituzten onura gehiago lortzeko asmoz. Aldi berean, urteekin, gurpil aulkiak behar zituzten mugitzeko , eta sarbidea ez zela batere egokia. Oparitako gozokia, ere, gero eta txikiagoa zela…

Pentsatu zuten Biltokia aldatzen, baina, ez. Gauzak aldatuko zirela pentsatu zuten.

Zerbitzariak ezin zuen gehiago. Keskatuta zeuden, beldurra zeukan.

Bere lankidearen laguntza lortzen saiatu zen, baina honek hiru hilabeteko kontratua zeukan besterik ez, eta bere Jabearen kontra ez zuen jarri nahi, behar zuen lana ezin zuelako galdu…

Nagusiarekin hitz egiten saiatu zen. Gero eta zailagoa zen. Beti presaka, Kafetegian gero eta denbora gutxiago pasatzen zuen: Dendari Elkarteko bilera pilo bat zeuzkan,” ez dakit zeren” zinegotziarekin bilerak, “nosequenosecuantos”-eko adituekin bilerak, Finlandiar enpresa bateko Marketineko Zuzendariarekin bilera, Kafetegi haundien Jabeekin, baita Kafetegi txikien jabeekin bileraz bilera….

Bere nagusirekin hitz egiten zuen ahal zuenean, ahal zuen bezala, mezu argiekin, mezu fuerteekin, mezu limutzaileekin, datuekin, frogekin, …telefonoz deitu zion, kutxa erregistratzaile ondoan laga zituen oharrak, …

“Bai, bai, bihar hitz egingo dugu, sin falta”

Azkenean, gertatu zen. Zaindari bat irristatu zen ateko maldan, beldurrez eta baldarki ateratzean. Atzeraka erori zen, burua espaloen kontra jo zuen, kaletik pasa zen oinezko bati  bultza egin zion, eta amona gaixoa hankaz gora bukatu zuen gurpil aulki gainean. Zerbitzaria ezin zen garaiz iritsi.

Eskerrak ez zitzaion ezer gertatu inori!!!!!

Erabaki zuen zerbait egiteko momentua zela. Baimena eskatu gabe, jaso zuen uniformea, atzean zeuden kutxa batzuk lekuz aldatu zituen, mahaiak eta aulkiak mugitu zituen ( Beno , bat baino gehiago desagertu egin ziren. Ea Jabeak ez nabarituko…)

Aldaketa hauekin espazio nahikoa lortu zuen hondoan. Horrela, zaintzaileek beraien amonatxoekin erraz egingo lukete biraketak gurpil aulkiekin.

Horrela, bezero guztiak aterako litzateke Kafetegiko atetik, lasai, ziur eta aurrera begira.

 

Mavi Carceller.

 Etxeko Mediku bat naiz, eta pensatzen ari naiz langile ezinhobe hau bezala izaten: rebelde