Zabalik dago www.polimedicado.org-ren IV Laburmetrai lehiaketa Internazionala!!

Aurten, Osatzenek ekintza zoragarri honen hedapenean parte hartzeko ohorea izango du, alde batetik kolaboratzaileak garelako eta bestetik, azaroan Gasteizen izango diren Osatzenen 2017ko jardunaldietan izango delako epaimahaiaren autua eta sari banaketa.

Laburmetraiak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, gehienez 6 minutuko iraupenarekin eta ondorengo gaien inguruan: “Osasun komunitarioa”, “Egunerokotasuna desmedikalizatzen” eta “Botiken depreskripziotik, gizarte-preskripziora”.

Lanak bidaltzeko epea irekita dago eta urriaren 28an amaituko da.

Informazio gehiagorako, bisitatu ondorengo web orrialdea: https://www.osatzen.com/wp-content/uploads/2017/06/Euskera.BasesIVFestivalInternacionaldeCortospolimedlabs.pdf

Aurreko urteetako zenbait laburmetrai eskuragai dituzue aipatutako web orrialdean edo YouTubeko kanalean https://www.youtube.com/playlist?list=PLjajsvsgc7o65Wzky-iljQCliBFs6g-aT