Osatzen-ek Gure Osasuna Zainduz-i bere babesa eman nahi dio Lehen Mailako arretan dagoen prekarietate laboralari aurre egiteko aldarrikapenean.
Hona hemen bere aurkezpen-gutuna eta lehen manifestua:
Lankide agurgarriok,
Gure Osasuna Zainduz berriki sortu den kolektiboa da, Osakidetzan ordezkapenak egin ohi ditugun lehen mailako arretako profesionalez osatuta dagoena. Gure lanaren kondizio eta kalitateagatik arduratuta gaude. Azken urte hauetan daukagun kontratazio ereduak ondorio kaltegarriak sortu ditu gure lanean: plangintza urria ordezkapenak egiterako orduan, lan kontratu laburren ugaritasuna, etab. Gure ustez, eredu prekario baten aurren gaude, eta honek ez du soilik langileetan eragiten baita gure pazienteek merezi duten kalitatezko tratua ematerako orduan ere.
Egoera honek Gure Osasuna Zainduz izeneko elkartea sortzera bultzatu gaitu, gaur egungo kontratazio ereduan aldaketak bultzatzeko asmoarekin. Jadanik egoera ezegonkor honi soluzio bat aurkitu nahiean gabiltzan 100 familia mediku baino gehiago elkartu gara.
Momentu honetan hedapen lanetan gabiltza, Lehen Arretako osasun zentroetako langile guztien babesa eskatuz.
Deja un comentario