Osatzeneko Zuzendaritza Batzordeak ikasturte berriko lehen bilera ospatu du, lan-ildo nagusiak zehazteko eta elkarte zientifiko gisa Lehen Arretan ezarri ditugun helburu nagusiak partekatzeko.
Datozen hilabeteetan ere, osasun-sistemarako eta espezialitatearentzat funtsezkoak diren hiru zutaberen aldeko apustua egiten jarraituko dugu:
- Etengabeko prestakuntza: profesionalen eguneratze zientifikoa bermatzeko ikastaroak eta jarduerak.
- Ikerketaren aldeko babesa: Familia eta Komunitate Medikuntzako ikerketa-proiektuak eta berrikuntza sustatzea.
- Egoiliarrei (BAM) laguntza integrala: prestakuntza-aldian dauden medikuei laguntza eta babes osoa ematea.
Elkarlan estua LAESekin
Belaunaldi berriei laguntzea eta haien parte-hartze aktiboa sustatzea izan da lehen bilera honetan landutako gai nagusietako bat. Hori dela eta, LAESeko (Lehen Arretako Egoiliarren Sarea) ordezkariek parte hartu dute beren jardueren berri emateko eta egungo egoera aztertzeko.
Osatzentzat, egoiliarren beharrak, eskaerak eta kezkak zuzenean ezagutzeko gune estrategikoa da LAES. Horregatik, funtsezkotzat jotzen dugu haien parte-hartzea sustatzen jarraitzea, beren ekimenei babesa ematea eta elkarlana indartzea.
Batzordea eta lan-taldeak zabalik daude
Guztion artean eraikitzen ari garen proiektu kolektibo honi hazten laguntzeko eta ezarritako helburuak lortzeko, Osatzenek kide berriei irekita jarraitzen du, bai Zuzendaritza Batzordean, bai lan-talde desberdinetan.
Begirada berriak txertatzea eta zereginak banatzea ezinbestekoa da elkartearen erronkei erantzuteko. Lehen Arretaren etorkizunean eragin nahi baduzu, parte hartzeko eta zure ekarpena egiteko gonbidapena luzatzen dizugu.
Utzi iruzkin bat