LANTALDEAK

LANTALDEAK

LANTALDEAK

OSASUN-ARLOKO DESPAREKOTASUNEN TALDEA

Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.

AURKEZPENA

Herritarrek baliabideak, aktiboak, gaitasunak eta eskubideak eskuratzeko dituzten desparekotasun, diskriminazio, kalteberatasun edo bazterkeriako gizarte-egoerek beren osasunari nola eragiten dioten aztertu nahi du taldeak, eta, bereziki, osasun-zerbitzuetarako oztopoak eta osasunaren eta beste ongizate-faktore batzuen arteko elkar eragina. Honako gai hauekin lotutako azterketa, ikerketa, prestakuntza eta proposamenetan jartzen du arreta:

  • Osasuneko baldintzatzaile sozialak.
  • Genero-ekitatea, belaunaldi artekotasuna eta, oro har, aniztasunaren arreta eta kudeaketa (sexuala, funtzionala, kulturala edo beste batzuk), intersekzionalitatearen esparruan.
  • Osasunari eragiten dioten diskriminazio eta bazterketa sozialeko egoerak (adibidez, etxegabetasunari, espetxeei, prostituzioari eta abarri erreparatuta).
  • Ekintza komunitarioa gizarte-politiken esparruan.
  • Lotutako beste gai batzuk.

Taldearen helburuak:

  • Desparekotasun edo diskriminazio sozialeko egoerek pertsonen osasunean duten eraginari buruzko azterketa eta ezagutza sustatzea.
  • Familia- eta komunitate-medikuak eta osasun-arloko eta ongizateko beste langile batzuk sentsibilizatzea eta prestatzea, osasun-arloko desparekotasunari buruz.
  • Osasun-politikak eta, oro har, politika publikoak bereziki jorratzea, herritarren osasunean eragin negatiboa duten desparekotasunak eta diskriminazioak gainditzeko.
  • Herritarrei osasun-egoeren eta justizia sozialaren artean dagoen loturari buruzko kontzientzia areagotzea.

Programatutako jarduerak:

  • Taldekideak etengabe prestatzea.
  • Osasun-arloko desparekotasunarekin lotutako jarduerei buruzko informazioa hedatzea.
  • Biltzarrak eta beste prestakuntza-jarduera ireki batzuk egitea.
  • semFYC elkartearen esparruan antzeko beste talde batzuekin koordinatzea.
  • Ikerketa-jardueretan lankidetzan aritzea eta parte hartzea.

KIDEAK

KOORDINATZAILEA:

Ana Barrena Ezcurra

TALDE SUSTATZAILEA

Ana Dosio, Lorea Larrañaga, Marta Navalpotro y Sara Olariaga

  • Irene Gonzalo

  • Nere Mendizabal Gallastegui (Enfermera investigadora en BioCruces)

  • Aitana Moreno

  • Igor González

  • Asier Orcajo

  • Mª Isabel Sarriegui Carrera (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Mounir Diouri

  • Clara Sanchez

  • Ariadna Cárdenas Gutiérrez (Residente de Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Asier Calvo

  • Ana Zumalde

  • Alberto José Fernández

  • Garazi Hidalgo Bilbao (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Ana Baquedano

  • Ainhoa Bengoa

  • Teresa Rosa Calvo Martínez (Máster en Malos Tratos y Violencia de Género)

  • Anna Giné March

  • Marisa Larreina Valderrama

  • Macarena Rodrigo

  • Mª Luz Rodríguez Ibáñez (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Gizane Martínez Rodríguez (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • José Manuel Llamazares Medrano (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Elena Puerta

  • Ane Lertxundi Rezola (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Maitane Goikoetxea Pinto (Medicina Familiar y Comunitaria)

  • Coro Rubio Tejada

  • Arantza Basagoiti

  • Olga Diaz Perez

  • Santi Esnaola

  • Ainhoa Pikaza

  • Amaia Iturrioz

  • Marimar Martínez

  • Jon San Miguel

  • Ana Barrena Ezcurra (Medicina Familiar y Comunitaria)

BALIABIDEAK

Taldearen espazioa Google Drive plataforman.

BAT EGIN
GUREKIN

HASI