LANTALDEAK
LANTALDEAK
LANTALDEAK
MBE
Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.
AURKEZPENA
Helburu nagusia
- Pazienteei aplikatutako ezagutza zientifikoa bilatzeari, ebaluatzeari eta laburtzeari buruzko ezagutzak eta trebetasunak ematea, baita praktika klinikorako gomendioak formulatzeari buruzkoak ere, asistentzia sanitario hobea emateko.
Helburu espezifikoak
- Informazio-beharrak egituratzen irakastea: galdera klinikoak eginez, emaitza garrantzitsuak zein diren aukeratzen ikasiz (aldekoak eta kontrakoak, erabakiak hartzeko prozesuan) eta azterketa mota desberdinen bidez horiek nola eskuratu ezagutuz.
- Informazio-iturri biomedikoak erabiltzeko trebetasunak irakastea, lehen mailako datu-baseak eta landutako informazioa duten bigarren mailako iturriak bereiziz.
- Ikerketa klinikoaren arloko aurkikuntzekiko konfiantza nola baloratzen den erakustea, azterketa mota desberdinen irakurketa kritikoa baliatuz eta esku-hartze batek kalte baino onura handiagoa eragiten duen eta onuren handitzeak kostu gehigarriak justifikatzen dituen zehaztuz.
- IKTen erabilera sustatzea ezagutzaren kudeaketan.
- Osatzeni laguntzea alderdi metodologikoetan, ekoizpen eta dibulgazio zientifikoarekin lotuta.
Taldearen irakaskuntza-eskaintza
- «Egunean egotea» tailerra, galdera klinikoak ebazteko informazio-iturrien erabilerari buruzkoa.
- «Ikerketa-proiektu baterako berrikuspen bibliografikoa eta informazioaren kudeaketa» tailerra, ikerketa-proiektu bat egiteko behar den berrikuspen bibliografikoa egiteari buruzkoa.
- «Informazioa kudeatzeko eta talde-lanerako tresnak» tailerra.
- «Literaturaren irakurketa kritikoa: proba diagnostikoak eta tratamendua» tailerra.
BALIABIDEAK
BLOG
Lectura crítica de revisión sistemática sobre prevención de caídas en ancianos…también con GRADE
Hace ya algún tiempo que Rafa, Eli y Mikel no presentaron esta lectura. Fue a finales de octubre..., pero bueno han ido pasando los días y hasta hoy. Más vale tarde que nunca.Las conclusiones no [...]
Pisu galtzea eta hilkortasuna/Perdida de peso y mortalidad
La imagen es de aquí
Canaglifozina en la prevención primaria y secundaria de eventos cardiovasculares
La imagen es de aquíNuestro compañero Mikel Moreno ha realizado la lectura crítica del artículo Canagliflozin for Primary and Secondary Prevention of Cardiovascular Event. y, con las sugerencias de algunos miembros del grupo, redactado el [...]
