LANTALDEAK
LANTALDEAK
LANTALDEAK
MBE
Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.
AURKEZPENA
Helburu nagusia
- Pazienteei aplikatutako ezagutza zientifikoa bilatzeari, ebaluatzeari eta laburtzeari buruzko ezagutzak eta trebetasunak ematea, baita praktika klinikorako gomendioak formulatzeari buruzkoak ere, asistentzia sanitario hobea emateko.
Helburu espezifikoak
- Informazio-beharrak egituratzen irakastea: galdera klinikoak eginez, emaitza garrantzitsuak zein diren aukeratzen ikasiz (aldekoak eta kontrakoak, erabakiak hartzeko prozesuan) eta azterketa mota desberdinen bidez horiek nola eskuratu ezagutuz.
- Informazio-iturri biomedikoak erabiltzeko trebetasunak irakastea, lehen mailako datu-baseak eta landutako informazioa duten bigarren mailako iturriak bereiziz.
- Ikerketa klinikoaren arloko aurkikuntzekiko konfiantza nola baloratzen den erakustea, azterketa mota desberdinen irakurketa kritikoa baliatuz eta esku-hartze batek kalte baino onura handiagoa eragiten duen eta onuren handitzeak kostu gehigarriak justifikatzen dituen zehaztuz.
- IKTen erabilera sustatzea ezagutzaren kudeaketan.
- Osatzeni laguntzea alderdi metodologikoetan, ekoizpen eta dibulgazio zientifikoarekin lotuta.
Taldearen irakaskuntza-eskaintza
- «Egunean egotea» tailerra, galdera klinikoak ebazteko informazio-iturrien erabilerari buruzkoa.
- «Ikerketa-proiektu baterako berrikuspen bibliografikoa eta informazioaren kudeaketa» tailerra, ikerketa-proiektu bat egiteko behar den berrikuspen bibliografikoa egiteari buruzkoa.
- «Informazioa kudeatzeko eta talde-lanerako tresnak» tailerra.
- «Literaturaren irakurketa kritikoa: proba diagnostikoak eta tratamendua» tailerra.
BALIABIDEAK
BLOG
¿Es necesario la utilización de HBPM en el inicio de la anticoagulación en un paciente con fibrilación auricular?
Ante el diagnóstico de una AC X FA es obligado la valoración del riesgo trombótico del paciente, habitualmente con la escala CHA2DS2-VASC, para valora la anticoagulación. Dependiendo de la situación funcional del paciente esta decisión [...]
Antibiótico 5 días para reagudización EPOC
La imagen es de aquí BMJ-n 2008an argitaratutako azterketa sistematiko hau irakurri eta geroztik honek ondorioztatutakoa aldatzen duen berririk egon ez denik ikusi ondoren, BGBKren exazerbazioetan (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) 5 eguneko antibiotiko tratamendua erabiltzea gomendatu [...]
¿Qué aportan los registros informáticos de enfermería? A propósito de Osanaia
Hace algunos años se implantó en Osakidetza el sistema de registro informático de enfermería Osanaia. Con ello se pretendía, por un lado, garantizar el cumplimiento del Real Decreto 1093/2010 que especifica que las historias clínicas [...]

