LANTALDEAK

LANTALDEAK

LANTALDEAK

ARNAS GAIXOTASUNETAKO TALDEA

Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.

AURKEZPENA

Irakaskuntza, ikerketa, prestakuntza eta dibulgazioko jardueren bidez eta argitalpen zientifikoen bidez (gomendioak, testuak, adostasunak, etab.), gure taldearen helburua da arnas gaixotasunen arloko ezagutza sortzea, familia-medikuen profil profesionala aberastea, parte hartzen duten eremu guztietan haien jardunaren kalitatea hobetzea eta Lehen Mailako Arretaren rolari balio handiagoa ematea.

Taldeak arnas gaixotasun kroniko nagusiak ditu aztergai, hala nola BGBK, asma eta loaldiko buxatze-apnea (LBA); gainera, ez dira ahaztu behar prebalentzia txikiagoko beste batzuk, esate baterako, biriketako fibrosia, fibrosi kistikoa edo biriketako minbizia.

Lantaldearen helburuak

Gure lantaldearen helburu nagusia da profesional sanitarioek prestakuntza egokia dutela zaintzea, pazienteen arretaren segurtasunaren mesedetan.

Hauek dira helburu espezifikoak:

  • Arnas osasunaren arloko ebidentzia zientifiko eguneratua berrikustea eta dibulgatzea.
  • Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzea arnas gaixotasunen arloan.
  • Arnas gaixotasunen ikerketa-jarduerak sustatzea eta horietan parte hartzea.
  • Arnas osasuneko jardunbide kliniko egokiei buruz kontzientziatzeko eta horien edukiak zabaltzeko tokiko foroetan eta foro nazionaletan parte hartzea eta horietan gure elkarte zientifikoa ordezkatzea.
  • Diziplina anitzeko kudeaketako jarduerak eta asistentzia-mailen arteko koordinazioko jarduerak sustatzea, arnas gaixotasunen diagnostiko, tratamendu, jarraipen eta asistentzia-jarraitutasun egokia izateko.
  • Arnas gaixotasunen kalitatezko osasun-arreta eskuratzeko ekitatea bermatzea.
  • semFYC elkarteko arnas gaixotasunen lantalde nazionalari laguntzea talde nazionaletik lehenesten diren proiektuetan.

Lantaldeak programatutako jarduerak

  1. Taldekideak etengabe prestatzea.
  2. Arnas osasunari buruzko bibliografia eguneratua zabaltzea gure elkartearen webgunearen bitartez.
  3. Etengabeko prestakuntzako irakaskuntza-jarduerak antolatzea arnas gaixotasunen arloan.
  4. semFYC elkarteko beste lantalde eta programa batzuetan parte hartzea eta haiekin lankidetzak proposatzea.
  5. Arnas osasunari buruzko hitzaldi eta beste prestakuntza-jarduera ireki batzuetan parte hartzea.
  6. Lankidetza eta laguntza eskaintzea arnas gaixotasunen arloko ikerketa-jardueretan.

Hori guztia genero-ikuspegia txertatuta, planetaren jasangarritasuna aintzat hartuta eta profesional sanitario gazteek parte hartuta gauzatuko da, gure jardueren zeharkako ardatz baitira.

Lantaldeak egindako jarduerak

  1. Lehen Mailako Arretan arnas osasunarekin lotutako alderdiak dibulgatzea.
  2. semFYC elkarteak COVID-19aren kudeaketari buruz egindako dokumentuetan parte hartzea.

KIDEAK

KOORDINATZAILEA:

Mª Mar Martínez Vazquez

  • Juan Luis Juez
  • Mateo Larrauri

  • Juan Luis Mendia

  • Alicia Moreno

  • Agustín Martínez

  • Josema Martínez

  • Jon Argote Atxalandabaso

  • Beatriz Pereira

  • Silvia María González

  • María Mar Martínez Vázquez (representante autonómico)

BALIABIDEAK

BAT EGIN
GUREKIN

HASI