Lagun guztioi:
Urtero legez, Osatzen lehen mailako arretaren inguruan hausnartu, partekatu eta ikasteko, jardunaldiak prestatzen ari da. Aurten Gasteizen izango dira Azaroaren 17 eta 18an, ostiral-larunbat formatuan.
Gorde tartetxo bat zuen agendetan!
Biztanleriaren osasunak eta gure sistema sanitarioak arduratzen gaituen guztiontzat zabalik egongo diren jardunaldiak antolatu nahi ditugu, beste kategoria profesional, gizarte-eremu eta espezialitateei gure gonbidapena luzatuz.
Autofinantzaturiko jardunaldiak, soilak, zientifikoak eta independenteak.
- Inork ezagutzaren esklusibotasunik ez duela uste dugu.
- Doako partekatzea aberasgarrian sinesten dugu.
- Zientziak zehatza izan behar duela pentsatzen dugu, kanpoko presio eta gainjarritako premisetatik aske.
Arduratu eta eragiten gaituzten gaiak, dinamika ezberdinekin jorratzen dituen jardunaldiekin egiten dugu amets. Adituaren jakituria ez ezik, partekaturikoa ere baloratuko duen jardunaldia. Garai berrietarako, eredu berriak.
Osasunarekin eta gure osasun sistemarekin konprometituak diren jardunaldiak, gaur eguneko lehen mailako arretako erronkei erantzuteko.
Ekitaldi hau antolatzeko gertu gaude, ilusioz beterik lanarekin gozatzeko asmoz, zure eskura jartzeko prest. Horregatik zurekin, zure ideien, zure interesen berri izan nahi dugu.
Iturri askotariko ideia ezberdinak jaso nahiko genituzke, buruan darabilkizun ideia horiek:
- Lehen mailako arretan lantzea premiazko iruditzen zaizun gai bat.
- Asko jorratu ez den eta sakonago aztertu beharko litzatekeen arloren bat.
- Prestaturik duzun edo eta ezagutzen duzun tailer interesgarri bat.
- Lagungarri izan daitekeen lan-dinamikaren bat.
Nahi duzun formatu eta luzerarekin sede@osatzen.com helbide-elektronikora bidal iezaguzu Martxoaren 20a baino lehen.
Jasotako guztiarekin, askorentzat interesgarri izatea espero dugun jardunaldiei itxura emango diegu. Behar zaitugu!
Zure zain, agur bero bat.
2017 OSATZEN-en JARDUNALDIEN BATZORDE ANTOLATZAILEA
Maxi Gutiérrez
Zabalgana osasun zentroko familia mediku eta JUAP-a (Araba ESI)
maxi.gutierrezjodra@gmail.com
Mertxe Arroniz
San Martin osasun zentroko familia medikua (Araba ESI)
mercedesarroniz@gmail.com
Josune Tutor
Arrankudiagako kontsultategiko familia medikua (Barrualde ESI)
josunetutor@gmail.com
Mounir Diouri
Lakuabizkarra osasun zentroko familia eta komunitate medikuntzako 4. urteko egoiliarra (Araba ESI)
munirdiuri@gmail.com
Mar López
Zabalgana osasun zentroko familia eta komunitate medikuntzako 3. urteko egoiliarra (Araba ESI)
mar.lopezmiralles@gmail.com
Andrea Cardiel
6. mailako medikuntzako ikaslea (EHU)
andreeea93@gmail.com
Iñaki Martínez Nimatuj
Osatzen-eko lehendakaria. San Martin osasun zentroko familia medikua (Araba ESI)
imarnim@gmail.com
Elsa Patús Etxezarreta
Osatzen-eko idazkaria
sede@osatzen.com
Deja un comentario