Lankide estimatua:

Osatzen elkartean, hurrengo urteetan gure pausoak gidatuko dituzten ildo estrategikoak lantzeko asmoa daukagu datozen asteetan.

Egoera konplexu batean gaude, ez bakarrik Familiako Medikuntzaren arloan, edota Lehen Mailako Arretan bereziki; egoera konplexuan gaude, halaber, herritarrek osasunarekin duten harremanari eta sistema sanitarioak berak herritarrekin duenari dagokienez. Horregatik, bide berriak urratzeko lanean, uste dugu ahalik eta iritzi gehien jaso behar dugula, eta profesionalek eta herritarrek elkarrekin gogoeta egin.

Hala, azaroaren 13an, asteartean, Osatzen elkartearen egoitzan elkartuko gara (Blas de Otero 10, behea), 16:30etik 18:30era. Helburua da Osatzen-en hurrengo urteetako ildo estrategikoak zehaztea

 

Lagunduko al diguzu? Elkarrekin landu ditzakegu.

Hurrengo 4 urteetan zer bide egin nahi duzu Osatzen elkartearen eskutik?

 

Laster arte. 
OSATZENEN ZUZENDARITZA BATZORDEA