Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasgela Euskal Herriko Unibertsitatean-ren inguruko iritzia
- Familia eta Komunitateko Medikuntzak, pazientea pertsona moduan ematen duen ikuspegi orokorra, beharrezkoa da gizartean
- 40 urtez espezialitate hau ez da ikasgeletan eman, ia espezialisten herena jasotzen duen espezialitatea hain zuzen ere
- Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU – UPV) eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Departamentuak sinatutako hitzarmena beharrezko aurrera pauso bat izan da
- Ikasgela hau, Familia eta komunitateko medikuntza ikasgaiaren inplementaziorako hazia izatea espero dugu
Familia eta Komunitateko Medikuntzaren garrantzia
“Gaixotasuna ez da banakako gauza bat, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusi baitute”
Oso garrantzitsua da etorkizuneko medikuek ikas dezaten pertsonak ez direla pieza desberdinez osaturiko puzzle soil bat. Gorputzaren ezaguera espezializatuekin batera begirada integratzaile bat ere egiten ikasi behar dute: gaixotasuna ez baita gauza biomediku bat bakarrik (anatomia patalogikoa, Krebs-en zikloa), baizik eta pazienteak dituen sinismen eta emozioak ere kontutan hartu behar dira. Gaixotasuna ez da banakako gauza bat, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusi baitute. Eta gaixo baten errekurtsoak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, zaintzen eta zaintzen erakusten dion familia ere kontutan hartu behar dira, baita ere sare giza-sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozio politikak.
Honetaz gain, ezaguerak pilatzen dituen medikuak, baino komunikazioan trebeziarik ez duenak, ezin da ezta forentsea izan. Eta komunikazioaren inguruan asko dakigu familia medikuek, arlo honi garrantzia handia emanten baizaio formakuntza espezializatuan.
40 urte formakuntza espezifikorik gabe
Familia eta komunitateko medikuntza, espezialitate mediku bezala eta berezko ezaguera arloarekin, 1978an sortu zen estatuan. Geroztik, Familia medikuek espezialitate hau uniberstitatean ere presentzia izaten saiatu gara, aurrerapenik lortu gabe.
Hau dela eta, hartutako erabaki berri honekin, EHUn Familia Medikuntza ikasgaia sortuko duen hazia garatzea eta inplementatzea espero dugu, azkeneko 10 urteetan estatuko beste unibertsitatean gertatu den moduan.
XXI mendeko Medikuntza ikasleek familia eta komunitateko medikuntzan formakuntza merezi dutela uste dugulako, sinatutako hitzarmenarengatik zoriondu nahi dugu eta baita ere medikuntza fakultateak behar duen aldaketa honetan geure burua eskeini.
Deja un comentario