Osatzenek eskeintzen duen Formakuntza-programa potentzial handiko ekimena da. Ikuspegi praktiko batetik, eguneroko jardun asistentziala hobetzeko eta profesionalek herritarrei zein komunitateari egiten dioten ekarpena indartzeko bideratu dago. Familia eta komunitate medikuntzako profesionalei zuzenduta dago nagusiki, baina interesa duen edozein osasun-profilerentzat irekita egongo dira.
Aurreko edizio arrakastatsuari jarraipena emanez, Dermatologiako dermatosi inflamatorioetan zentratutako formakuntza batek eman dio hasiera programa honi. Saioaren helburua Lehen Mailako Arretan ohikoenak diren azaleko patologia inflamatorioen tratamenduan gaitasunak indartzea izan da.
Formakuntza Begoña Ramosek eman du, Urdulizko Ospitaleko dermatologoak, eta aurrez aurreko formatuan garatu da. Atal teorikoan patologia horien tratamenduaren oinarriak landu dira: erabilitako forma eta posologia nagusiak, administrazio-maiztasuna eta ohiko indikazioak berrikusi dira. Bereziki sakondu da kortikoide topikoen erabileran , Lehen Mailako Arretan funtsezko zutabea, haien erabilera egokia argituz, formatu ezberdinak (kremak, pomadak, lozioak) eta potentziaren araberako aldeak zehaztuz. Era berean, beste aukera terapeutiko batzuk ere aztertu dira, aho bidezko tratamenduak eta bigarren mailako aukera konplexuagoak barne.
Saioa benetako kasu klinikoen eta haien abordai posibleen analisiarekin amaitu da; horrek eduki teorikoetatik kontsultan erabili daitezkeen egoera praktikoetara eramatea ahalbidetu du. Formakuntza oso ondo baloratua izan da, bere praktikotasunarengatik eta erabilgarritasunarengatik.
Programako hurrengo formakuntzak
Formakuntza-programak martxoan jarraituko du, Medicus Mundirekin elkarlanean antolatutako tailer batekin: “Nor ari gara kanpoan uzten? Determinatzaile sozialak, indarkeria sinbolikoa eta komunitate-osasuna” izenburupean. Osasun-langileei zuzendutako formakuntza honek izaera praktiko eta aplikatua izango du ere. Komunitate-osasunaren eta ikuspegi intersekzionalaren markotik abiatuta, osasun-arretan egiturazko desberdintasunak edo indarkeria sinbolikoak birsortu ditzaketen eguneroko praktikak identifikatu eta eraldatzea izango du ardatz. INFO+
Hasiera honekin, Osatzenek berriro berresten du etengabeko formakuntza praktiko eta Lehen Mailako Arretaren benetako beharretara egokituarekiko duen konpromisoa.
Utzi iruzkin bat