Kaixo lagunok,
Urtero bezala, semFYC-ek bere kongresua antolatu du 39. urtez “Familia eta bere komunitatearekin” lemapean, maiatzaren 9tik 11ra bitarte Malagan.
Aurtengoa berezia dela deritzogu, farmazia eta elikagai-industriaren lankidetzarik gabe antolatuko baitira. Dakizuen bezala, azken urteetan Osatzenen politika garden eta askeak hartu ditugu eguneroko oinarritzat, gure kanpo-harremanetan elkarrekintzak ekiditeko helburuarekin, objetibotasuna mantentzeko. (Interesen aitorpena)
Honengatik, honelako ekintzak bultzatzea garrantzitsua dela sinesten dugunez, Osatzenek kongresura joan nahi duten bazkideei diru-laguntza emango die (ikusi oinarriak beherago).
Izen-emate murriztua martxoaren 14an amaitzen da. Animatu zaitezte!
Idatz iezaguzu sede@osatzen.com helbidera, interesatuta bazaude.
Farmazia eta elikadura-industriarik gabeko ekintzen berri izateko, jarraitu gure web orrialdea eta blog-a.
Agur bero bat
Irma Múgica del Campo
Osatzeneko diruzaina
Utzi iruzkin bat