LANTALDEAK
LANTALDEAK
LANTALDEAK
MBE
Lantalde guztiak zein gai bateko erreferenteak funtsezko oinarria dira gure elkarte zientifikoan, eta balio erantsia ematen diote Osatzeni, Familia Medikuntzarekin, elkartearekin eta herritarrekin duten konpromiso handiari esker.
AURKEZPENA
Helburu nagusia
- Pazienteei aplikatutako ezagutza zientifikoa bilatzeari, ebaluatzeari eta laburtzeari buruzko ezagutzak eta trebetasunak ematea, baita praktika klinikorako gomendioak formulatzeari buruzkoak ere, asistentzia sanitario hobea emateko.
Helburu espezifikoak
- Informazio-beharrak egituratzen irakastea: galdera klinikoak eginez, emaitza garrantzitsuak zein diren aukeratzen ikasiz (aldekoak eta kontrakoak, erabakiak hartzeko prozesuan) eta azterketa mota desberdinen bidez horiek nola eskuratu ezagutuz.
- Informazio-iturri biomedikoak erabiltzeko trebetasunak irakastea, lehen mailako datu-baseak eta landutako informazioa duten bigarren mailako iturriak bereiziz.
- Ikerketa klinikoaren arloko aurkikuntzekiko konfiantza nola baloratzen den erakustea, azterketa mota desberdinen irakurketa kritikoa baliatuz eta esku-hartze batek kalte baino onura handiagoa eragiten duen eta onuren handitzeak kostu gehigarriak justifikatzen dituen zehaztuz.
- IKTen erabilera sustatzea ezagutzaren kudeaketan.
- Osatzeni laguntzea alderdi metodologikoetan, ekoizpen eta dibulgazio zientifikoarekin lotuta.
Taldearen irakaskuntza-eskaintza
- «Egunean egotea» tailerra, galdera klinikoak ebazteko informazio-iturrien erabilerari buruzkoa.
- «Ikerketa-proiektu baterako berrikuspen bibliografikoa eta informazioaren kudeaketa» tailerra, ikerketa-proiektu bat egiteko behar den berrikuspen bibliografikoa egiteari buruzkoa.
- «Informazioa kudeatzeko eta talde-lanerako tresnak» tailerra.
- «Literaturaren irakurketa kritikoa: proba diagnostikoak eta tratamendua» tailerra.
BALIABIDEAK
BLOG
Pensando en nuestra Atención Primaria
Para quienes os asoméis a esta entrada y no conozcáis a Carlos Calderón, os lo presento: Carlos ha sido médico de familia del Centro de Salud de Alza durante muchos años, recientemente se ha jubilado. [...]
¿Es necesaria la terapia puente en la cirugía de pacientes anticoagulados por ACxFA?
La terapia puente con HBPM podría no ser siempre necesaria en la cirugía de pacientes anticoagulados por ACxFALa imagen es de aquíLa pregunta en formato PICO: Paciente: Mayores de 18 años; fibrilación auricular crónica; tratados [...]
¿Alopurinol en diabéticos tipo 2 con hiperuricemia asintomática?
Ez dirudi alopurinolak nefropatia diabetikoa prebenitzen duenik giltzurruneko gaixotasun kronikorik gabeko hiperurizemia asintomatikoa duten 2 motako diabetikoetanLa imagen es de aquíJarraian datorren galdeari erantzuteko hautatutako artikuluaren irakurketa kritikoa burutu ostean:Alopurinolak nefropatia diabetikoa prebenitzen du hiperuricemia [...]