Efekeze II. Kongresuan parte hartu dugu; Efekeze Euskadiko Familia eta Komunitate Arloko Erizaintzako Elkarte Zientifikoa da, eta “Osasuna, familia eta komunitatea: misio partekatua” lelopean ospatu du bere aurtengo kongresua. Topaketa garrantzitsu hauen helburua bazkideen artean ezagutza zientifikoa sustatzea da, baita esperientzia partekatzeko espazioak sortzea ere. Halaber, Lehen Arretan integratzen diren profil ezberdinen arteko lankidetza indartzeko foro garrantzitsu bihurtu da.
Osatzenetik defendatzen dugu lan-taldean aritzea ez dela balio gehigarria soilik, baizik eta arreta integrala, koordinatua eta komunitatean zentratua eskaintzeko ezinbesteko baldintza. Horregatik, lan komunitario eta kolaboratiboari zuzenduta duen ikuspegi garbiarengatik, jardunaldi hauetan parte hartzea bereziki esanguratsua izan da.
Gure ekarpena kongresuko batzorde zientifikoan parte hartzean materializatu da; fisioterapia, pediatriako erizaintza, lan osasuneko erizaintza eta familia eta komunitate erizaintzako profesionalen profil ezberdinekin batera. Presentzia multidiziplinar hau Lehen Arretak defendatzen duen eredua islatzen du: profesionalen ikuspegi ezberdinak osatzen diren espazio bat, populazioaren beharrei modu egokiagoan erantzuteko.
Horrez gain, aurkeztutako lan zientifikoen balorazioan eta defentsa-mahaien moderazioan parte hartu dugu, praktika asistentzialaren arlo ezberdinetatik garatutako ekimenak aztertu eta errekonozitzen lagunduz.
Esperientzia bereziki aberasgarria izan da, bai lanen kalitateagatik, bai profesionalen arteko elkar-trukearengatik,eta lankidetzan, elkarrekiko aitortzan eta ezagutzaren eraikuntza partekatuan oinarritutako Lehen Arretarekiko dugun konpromisoa sendotzen du.
Utzi iruzkin bat