Madrilen ospatu den SemFYC Kongresuan parte hartu du Osatzenek. SemFYC kongresua Familia eta Komunitate Medikuntzako profesionalentzat urtero antolatzen den topagunea da, eta Sociedad Española de Medicina Familiar y Comunitaria-k (semFYC) antolatzen du. Kongresu honen helburu nagusia profesionalak prestatu eta eguneratzea da eta, aldi berean, Lehen Mailako Arretan lan egiten dutenen artean esperientzien eta egiteko moduen elkar-trukaketa sustatzea. Ekitaldi honetan parte hartzeak bultzada eta energia ematen dio eguneroko kontsultako lanari, praktika profesionala komunitatearen eta, oro har, populazioaren beharrekin lerrokatuz.
Eguneratze profesionala hainbat formatutan gauzatu da aurten edizioan: tailerrak, prestakuntzak, hitzaldiak eta kasu klinikoen analisiak. Horrez gain, kongresuak ikuspegi sortzaileagoak izan zituen, hala nola grafismo-proposamenak, edukiak modu berritzailean lantzeko aukera ematen dutenak. Aurten, ekitaldia hiru ildo estrategikotan egituratu zen, Lehen Mailako Arretaren alderdi ezberdinak hartzen dituztenak: familia-medikuntzaren potentziala irakaskuntzan, prestakuntzan, laguntza klinikoan eta ikerketan; profesionalaren motibazioa eta osasun emozionala, burnout-aren prebentzioa, autozaintza, komunitate-arreta eta baliozko praktikak; eta kontsulta hobetzea, trebetasun tradizionalak eta gaitasun berriak uztartzen dituzten estrategien bidez, kontsulta arinago eta integratzaileago bihurtzeko.
Ildo horiez gain, kongresuak eguneratze azkarrak eskaini ditu semFYCeko lan-taldeen “mikropilulen” bidez, baita unitate docentei buruzko eztabaidak, komunikazio zientifikoak, ikerketa-foroak eta Familia eta Komunitate Medikuntzarekin lotutako jarduera dinamikoago eta ludikoagoak ere.
Osatzenen parte-hartzea bereziki aipagarria izan da. Itziar Vergarak Ikerketa Jardueraren Saria jaso du, eta Monika Garcíak ikerketa-beka lortu du; bi sari horiek gure erakundearen konpromiso sendoa agerian uzten dute.
Azkenik, semFYCeko asanbladan (federatutako elkarte zientifiko guztiek parte hartzen duten gunea), Osatzenek bere bazkide kopuru handiari esker, 13 konpromisario arte izendatzeko aukera du. Osatzenetik etorkizuneko asanblada eta kongresuetan parte-hartze aktiboa egiteko deia egiten da, gure ahotsa eta ordezkaritza behar bezala eta osotasunean gauzatzeko.
Utzi iruzkin bat