Datorren abenduaren 17an Osatzenek Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzeko hauteskundeak egingo ditu eta hurrengo urteetan elkarte zientifikoaren norabidea zehaztuko duen une erabakigarria izango da. Prozesu hau funtsezkoa da Batzordeko ordezkaritza dinamikoa eta egungo beharretara egokitzen dena bermatzeko.

Asanblada eta hauteskunde-prozesua

Hauteskundeak abenduaren 17ko Ohiko eta Ez-Ohiko Batzar Orokorrean egingo dira.

Lekua: Sede Osatzen
Ordua: 17:00etan ohiko batzarra eta 18:30ean ezohiko batzarra.
Aurreinskripzioa: Ez da beharrezkoa. Joanekoa jakinarazi nahi izanez gero, idatzi sede@osatzen.com helbidera.
Online aukera: https://meet.jit.si/JuntaOsatzen

Bazkide guztiek dute boto-eskubidea.

Zergatik da parte hartzea garrantzitsua

Zuzendaritza Batzordea Osatzeneko erabaki estrategikoak hartzen dituen organoa da, eta aukera ematen du elkartearen lan-ildoetan eragin zuzena izateko eta haren papera Lehen Mailako Arretan sendotzeko. Horrez gain, bazkide oro parte har dezake noizbehinka arlo jakinetan, bere ideiak, ezagutza eta babesa eskainiz.

Hauteskuendeetan parte hartzeak, hautagaitza aurkeztuz edo Asanbladara bertaratuz egin daiteke.

Berrituko diren karguak

Hautagaitza orok gutxienez honako kargu hauek berritu behar ditu:

  • Lehendakaritza
  • Lehendakariordetza
  • Idazkaritza
  • Diruzaintza

Horiez gain, talde bakoitzak beste bokal batzuk gehitu ditzake bere programaren arabera (prestakuntza, irakaskuntza, egoiliarrak, ikerketa, lurralde-bokalak…).

Zure parte-hartzeak balio du

Osatzendik prozesu honetan aktiboki parte hartzera animatzen dugu. Ahots bakoitzak bere balioa duelako. Guztion artean eraikitzen dugu Osatzenen etorkizuna.

Informazio gehiago: https://www.osatzen.com/eu/evento/batzarra-eta-zuzendaritza-batzordearen-hauteskundeak/