Lagun agurgarriak,
Osatzenen Zuzendaritza Batzordeak proposatuta eta gure Estatutuak oinarri hartuz, Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egiten da, eta baita Ez-ohiko Batzarrera ere Osatzeneko Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak gauzatzeko.
Batzar orokorra abenduaren 14an asteartez ospatuko da, lehenengo deialdia arratsaldeko 18:00etan izanik eta bigarrena 18:30etan, Osatzenen egoitzan (Blas de Otero kalea 10, beheko solairua; Bilbo (Deustu).
Batzarra streaming bidez emateko aukera izanten badugu, jarraibideak eta esteka bidaliko dizkizuegu.
Bertan espero zaituztegu, zuen kritika, iruzkin eta iradokizunak entzuteko prest.
Honez gain, hautagaitza berriak aurkeztera animatu nahi zaituztegu. Horretarako, gutxienez lau pertsonako zerrenda bat aurkeztu beharko da (lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina) proposamen- programa batekin batera. Saioa hasi baino bi ordu lehenago aurkeztu beharko da nahiz eta egokiena sede@osatzen.com helbidera aurretiaz bidaltzea den kideei aurkeztu ahal izateko.
Agur bero bat
Osatzeneko zuzendaritza batzordea
Data: abenduak 14, 18:00etan
Lekua: Osatzeneko egoitza (Blas de Otero 10, beheko solairua. Bilbo (Deustu)
Eguneko gai-zerrenda
Ohiko Batzar Orokorra
1. Egindako ekintzen memoria
2. Egoera ekonomikoaren aurkezpenaEz-ohiko Batzar Orokorra
3. Zuzendaritza-batzordearen hauteskundeak
Utzi iruzkin bat