Azaroak 25a, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna : Rosa Calvorekin elkarrizketa

Emakume ikusezinak medikuntzarako, genero zalantzarik gabe

 “Gertatzen zaiona kontatzea erabakitzen duen emakumeari soilik entzutearekin, isiltasunean, errespetuz, bere etenaldiei tartea emanez eta epaitugabe, nahikoa da.”

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Rosa Calvok, Osatzen-eko Osasun deserdintasunen taldekidea, Enkarterri-Gurutzeta ESIko berdintasun erreferentea, eta tratu txar eta genero indarkerian aditua denak, “Indarkeria sinbolikotik, emakumeen aurkako indarkeriara” Osatzenek antolatutako tailerrean nabarmendu zituen hainbat kontzeptu zuekin partekatu nahi ditugu.

Ezinbesteko sentsibilizazio profesionala 

Indarkeria sinbolikoak edo genero-indarkeriak ikusezin izaten jarraitzen du, eta askotan normaltzat hartzen da. Horregatik, izenik ez duena existitzen ez denez, sentsibilizazioa funtsezkoa da. Generoaren inguruan formatzen zarenean, sentsazioak antzematen hasten zara, edo lehen ikusten ez zenituen gauzetaz ohartzen hasten zara. Aldatu egiten da telebista ikusteko modua, hizkuntza jasotzeko modua, pazienteek kontatzen dizkiguten sintomak ulertzeko modua.

Medikuntzan emakumeak beti izan gara ikusezinak: formakuntzatik hasita, saiakuntza klinikoetaraino, betidanik gizonaren biologian eta fisiologian oinarritu baidira. Ez gara ez hobegoak ez txarragoak, baina desberdinak gara. Gizonen ikerketatik lortutako emaitzak emakumeetara estrapolatzeak akats asko egitea eragiten du; izan ere, saiakuntza kliniko propiorik egin ez direnez, sendagai askok ondorio kaltegarri gehiago dituzte emakumeengan gizonengan baino.

Genero-indarkeriari erreparatzen badiogu, emakumeak ikusezin egon gara, eta ikusi gaituztenean, gutxiagotasunean jarri gaituzte. Beti gure sintomak, gure arazoak, minimizatu egin dira eta kasu egin digutenean posizio baxuago batean kokatzen saiatu dira, edota kontrolatzen saiatu ere hainbat arloetan: amatasuna, gure gorputza, estetika, adibidez. Ondorioz, ikusezintasuna, gutxiagotasuna, sintomen minimizazioa edo kontrola dira medikuntzaraino iritsi diren joerak.

Indarkeria eta bere formak

Indarkeri mota desberdinak ezagutzea ere garrantzitsua da. Ez badakizu Ez-egitearen indarkeria existitzen dela, ezingo duzu antzeman. Ezer ez egitea indarkeria gogorrenetako bat da emakume batentzat. Bortxaketa edo eraso baten aurrean inork ezer egiten ez duenean, mugikorrarekin grabatzen zaituztenean edo beste aldera begiratzen dutenean, hori jasaten ari zaren erasoa bera baino gogorragoa izan daiteke.

Bizipen hauek barrutik ulertzen saiatu behar gara eta honetan enpatiak lagundu dezake, nahiz eta oso zaila izan pertsona horrek bizi izan duen egoera konplexu horretan guztiz sartzea. Pertsona errekonizitu behar da, bere mina, bere ondoan egongo zarela eta languduko diozula esan behar diozu.

Halaber, garrantzitsua da azpimarratzea ez dagoela indarkeriaren biktima izateko profilik. Edozein kultura- eta gizarte-mailatako emakumeek jasan dezakete indarkeria mota hau, edozeinek. Era berean, ez dago tratu txarren emailearen profilik. Dena den, ez zait biktima hitza gustatzen, niri biziraulea gustatzen zait.

Berriz enfokatzea, ulertzea, hausnartzea

Gauzak beste era batera ikusten hasi behar gara: mikromatxismoak detektatzen edo matxistak izan daitezkeen txiste eta egoerekin barre ez egiten. Bestalde, telebistaren estereotipoen arloa dago eta hainbeste min egin digun eta egiten jarraitzen digun maitasun erromantikoaren proposamen etengabea.

Horretaz gain, emakume tradizionalak eta garaikideak existitzen direla ulertu behar da, baita jakin biak emakume berean barneratuta egon daitezkeela. Hausnarketa bat egin behar dugu, gure aurreiritziak, hesiak edo motxilak zeintzuk diren aztertuz; izan ere, horrek zehaztuko baidu inguruko pertsona desberdinak, arrazak, etniak eta baita emakume motak ere nola tratatuko ditugun. Oztopo horiek izanik, nekez eskeini ahal izango dugu arreta ona.

Gertatzen zaiona kontatzea erabakitzen duen emakumeari soilik entzutearekin, isiltasunean, errespetuz, bere etenaldiei tartea emanez eta epaitugabe, nahikoa da. Ez duzu inondik atera behar: bera bakarrik aterako da, eta berak erabakiko du nola eta noiz egin duen. Oraindik asko dago egiteko, baina generoaren inguruan prestatzen zarenean, pertsona eta profesional mailan hobetzen zara.