Laster egingo da, urtero bezala, Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntza Elkarteko Bazkideen Batzar Orokorra, 2021eko urriaren 8an, SEMFyCen urteko kongresuaren esparruan, Palman, eta Osatzeneko bazkideok ere ordezkaritza izango dugu bertan, konpromisarioen bidez.

Batzar honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu; horrela, elkarte zientifikoan parte hartzeko, aurre egin beharreko azken erronkak ezagutzeko eta beste autonomia-erkidego batzuetako federatuetako kideak ezagutzeko aukera izango duzue. Gure labidean hain konplexuak izaten ari diren garai hauetan animoa altxatzeko esperientzia bat izan daiteke eta baita beste bazkide batzuekin esperientziak partekatzeko aukera ezin hobea ere.

Gure bazkidegoak Batzar Nagusian parte hartzeko iniziatiba babestu aldera, Osatzen-en konpromisoa hartzen dugu behar diren kudeatzaileekin bitartekari lanak egiteko, ahal den neurrian, Osakidetzak aurreikusitako prestakuntza-egunak eta ikastaro eta biltzarretara joateko egunak eman ditzan, saio horietan Mallorcan egon ahal izateko.

Konpromisario gisa parte hartzeko eskaera sede@osatzen.com helbidera posta elektronikoa bidaliz egingo da, eta lehenengo 8ak aukeratuko dira batzarrera joan daitezen. Hautatutakoekin harremanetan jarriko gara kongresura joateko lizentziaren onarpena negoziatzen saiatzeko.

Kongresuaren tarifa garestitu egingo da uztailaren 13tik aurrera, animatu!