Udako atsedenaldiaren ondoren, Osatzenen egin dugun Zuzendaritza Batzordearen lehen bilera ikasturte berriaren hasiera markatu du. Aurtengo hasiera gainera berezia izango da: karguak berritzeko hauteskunde-deialdia datorren abenduaren 17an egingo baida. Prozesu arrunta da elkartearen bizitzan, baina funtsezkoa Batzordea Euskadiko Familia eta Komunitate Medikuntzaren beharretara egokitutako organo dinamiko eta arduratsua izan dadin.

Parte hartzearen garrantzia
Zuzendaritza Batzordea da Osatzenen erabaki estrategikoak hartzen duen organoa beraz, bertan zehazten da elkarte zientifikoaren norabidea datozen urteetarako. Bertako kide izateak aukera ematen du: erabakiak modu aktiboan hartzeko eta lehen eskuko informazioa izateko, bai Euskadiko bokalietatik zein Estatu mailako lan-ildoetakoa ere.
Osatzen bereziki ezaguna da duen antolaketa horizontalagatik. Iritzi guztiak kontuan hartzen dira eta pertsona guztiek parte hartzen dute erabakietan. Horregatik, hautagaitza formalak aurkezteaz gain, bazkide orok parte har dezake alor jakin batean, noizbehinka bada ere, bere ezagutza edo ideiak eskainiz.
Ahots eta esperientzia gehiago batu ahala, handiagoa izango da elkarte zientifikoaren balioa. Iritzi eta ezagutza berriak jasotzea izango da Osatzen elkarte sendoago eta Euskadiko Familia Medikuntzaren arlo guztietara iristeko ahalmena emango duena.
Berrituko diren karguak
Hautagaitza orok gutxieneko kargu hauek izan behar ditu: lehendakaritza, lehendakariordetza, idazkaritza eta diruzaina. Hortik aurrera, hautagaitza bakoitzak bere programaren arabera beste bokal batzuk proposa ditzake. Aurreko batzordeetan, adibidez, prestakuntza, irakaskuntza, egoiliarrak, familia-mediku gazteak, ikerketa edo lurralde-ordezkaritzako bokaliak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban) egon dira.
Estatutuen arabera, karguen iraupena lau urtekoa da. Hala ere, azken Batzar Orokorrean erabaki zen epea luzatzea eta bi urtetik behingo berritze-eredu batera igarotzea; horrela, egonkortasuna mantendu eta aldi berean pertsona berrien parte-hartzea errazten da.
Bazkide guztiek dute botoa emateko eskubidea eta arestian esan bezala, abenduaren 17an egingo da. Tradizionalki, bozketak aurrez aurre egiten dira, baina azken urteotan online konektatzeko aukera ere eman da, bertaratu ezin dutenentzat.
Parte hartu, zure iritzia entzun nahi dugu
Osatzenetik gonbidatu nahi ditugu bazkide guztiak prozesu honetan parte hartzera: hautagaitzak aurkeztuz, Batzarrean parte hartuz edo noizbehinka elkartearen arlo batean lagunduz. Ekarpen bakoitzak balioa du eta, gainera, gure komunitate zientifikoa sendotzen du.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da Osatzen hazten jarraitzeko, Euskadiko Familia Medikuntza ordezkatzeko eta Lehen Mailako Arreta indartzeko.
Utzi iruzkin bat