Espainiako Errege Akademia Nazionalak (RANME espainolez) – eskubide publikoko batzorde zientifikoa Espainiako Institutuan bateratua, Espainiar Gobernuari zein instituzioei medikuntza eta osasunaren inguruan aholkatzeko zeregina duena eta medikuntza-zientziaren hedapenean laguntzea duena helburu- Medikuntza Orokorra/Familia Medikuntzako 2021 saria aitortu dio Iñaki Martin Lesende jaunari.

Iñaki Martin Lesende, Medikuntzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta espezialista Familia eta Komunitateko Medikuntzan (Bizkaia). Familia Medikua Areilza Doktorea-Indautxuko Osasun Zentruan (Bilbo-Basurtu ESI). Lehenago, San Inazio-Bilbo 2008-2020, Castro Urdiales- Kantabria 1996-2008 eta Ortuella-Bizkaia 1991-1996.

Ibilibide kliniko-asistentzial luzeaz gain, esparruari dagozkion konpetentzietan gailendu izanik (elkarrizketa klinikoa, adinduen artapena, ekografia…), errekonozimenduak bere irakasle ibilbidea ere haintzat hartu du (Familia eta Komunitateko tutorea 1991tik, irakaslea EHUko Medikuntzako departamenduan 2018tik) baita ikerketa jarduna, ikerketa praktika asistentzialera eramanaz eta alderantziz, garrantzi eta eragin handiko proiektuak gauzatuz. Biocruces-Bizkaia Osasun-Ikerketa Institutuko Gaixotasun kronikoa duten pertsonen zainketa integraleko ikerketa taldeko partaide. Bere lan ildo nagusia, adinekoen artapena Lehen Mailako Arretan kokatzen da, kanpo-finantziazioa izan duten hainbat proiektu nabarmentzen direlarik:

  • VALINTAN erreminta informatizatua balorazio geriatriko integrala egiteko, LMAko profesionalei zuzendua.
  • VIDA galdetegia, eguneroko ekintza instrumentalak. Gaur egun kulturalki beste egokitzapen batzuk izan ditu eta Txilen erabiltzen hari dira, Fonis Funtsen finantzaketa jaso duen.
  • FUNCIPLUR proiektua, patologia anitzak dituzten pazienteen funtzionalitatea baloratzeko.
  • TELBIL proiektua, LMAtik paziente konplexuak telemonitorizatzea. Europar Batasunak, adinekoen funtzionaltasuna helburu, hauek etxean artatzeko gomendatutako bost ekintzetatik bat izan zen.

Ikerketa sariei dagokienez, nabarmentzekoa da Bilbo-Basurtu ESIko Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldietako LMAko argitalpen onenaren saria jaso zuela lehenengo sei edizioetan.

Etika profesionalaz gain, elkarlanerako konpromisoa mantentzen du Erakunde Sanitarioarekin, baita Osatzen Elkarte Zientifikoaren bidez hainbat taldetako partaide izanez, hala nola ekografia (Osatzen), Adinekoi harreta (semFYC) eta Adinekoen prebentzioa (PAPPS-semFYC).